lunes, 13 de diciembre de 2021

 IPUINAK ASMATZEN

Laugarren mailako ikasleek ipuin baten hasiera entzunda, gero haiek bukaera asmatu behar zuten. Aukeratutako liburua; "Bi ipotx gure etxeko sofan", Arantxa Iturbek eta Jon Zabaletak egindakoa.

Gela bakoitzean umeek ipuin oso politak asmatu zituzten. Hona hemen talde bakoitzaren ipuin ordezkari bat:

4.A:

Uxue ikastolatik itzuli zenean, bi ipotx aurkitu zituen bere etxeko egongelan sofan eserita. Bi ipotx ipotxak, Edurnezuriren ipuinekoak bezalakoak eta kontzentrazio handiz telebistari begira zeuden. 

Sarak pentsatzen zegoenean bere familia heldu zen etxera, Maialen bere aizpa, aita eta ama.
Orduan, Maialen eta ama ia batera sartu ziren egongelara eta panikoa hasi zen.
- Aaahh! Ama etorri azkar! -ohikatu zuen aizpak.
- Zer gertatzen da Maialen? -galdetu zuen amak.
- Ama! ipotxak daude egongelan! -berriz abots altuarekin Mailenek.
- Nola heldu ote dira ipotx hauek etxera? -galdetu zuen amak.
Eta ipotx batek esan zuen:
- Nor zarete? zuek ez zarete ipotxak.
- Ba ez, gu pertsonak gara. Ohhh ze politak zarete! - esan zuen aizpak.
- Eskerrik asko -esan zuen ipotx batek.
Geroago aita sartzen da salara eta:
- Baina baina... zer da ooooh...
Orduan aita konortea galdu zuen eta erori zen. Gero ipotx batek aitarengana hurbildu eta esan zuen:
- Kalan bulu kalakazanba!
Bat batean aita esnatzen da, ipotxak etxetik doaz irribarre batekin eta esaten du batek:
Eskerrik asko denoi!!!

 Egilea: Laia Atxa Berroya.

4.B:
Uxue ikastolatik itzuli zenean, bi ipotx aurkitu zituen bere etxeko egongelan sofan eserita. Bi ipotx ipotxak, Edurnezuriren ipuinekoak bezalakoak eta kontzentrazio handiz telebistari begira zeuden.

Aita eta bere aizpa Maialen heldu zirenean, Uxue kontatu zuen ikusitakoa baina ez zioten jaramonik egin. Bere aizpa telefonoz hitz egitera joan zen eta bere aita lo egitera joan zen eta esan zion gero kontatuko ziola gertatukoa.

Orduan Uxue sofara bueltatu zen eta ipotxei zerbaitetara jolastea eskaini zien. Ipotxek ezetz erantzun zuten eta Uxue pentsatzen geratu zen. 

Ideia bat bururatu zitzaion. Ipotxak etxetik bota nahi zituenez, telebista amatatu eta eraman zuen. Bi txiki hauek haserretuta beraren atzetik korrika egin zuten. Uxuek  ez zekien zer egin eta kalean izkutatu zen. Itxaroten geratu zen eta ez zen konturatu ipotxak hiria apurtzen zutela telebista baten bila! 

Ondoren, ipotxak beste etxe batean sartu ziren eta beste neska eta bere txakur itsusiarekin telebista ikusten hasi ziren.

Azkenean, ipotxak aspertu ziren eta Uxueren bila joan ziren. Aurkitu zuten, bere etxera itzuli ziren hirurak eta jolasten hasi ziren. Gero afaltzerako garaian, ipotxek gehiago etorriko zirela esan zieten eta denak oso pozik ipini ziren eta ospatu zuten.


Egilea: Naroa García Valiño.


viernes, 3 de diciembre de 2021

  Iaz Pamiela argitaletxeak oso gonbidapen berezia luzatu zigun: Bernardo Atxagaren haurrentzako liburu berriaren aurkezpenean parte hartzeko (blogen beherago). Hain ondo portatu ginenez, abenduaren 1ean Ata Panken eta Ate Punkyren abentura berriak ezagutzeko aukera izan genuen. Desioa da liburu berrien izenburua, ahate bihurriei txoriak ikusten bururatzen zaien desioa, hain zuzen ere. 
  Migrazioa zer den galdetu zuen Bernardok eta batzuk oso ondo erantzun ere! Gure desioak ere kontatzeko aukera izan genuen. Ezetz asmatuko zeintzuk aipatu ziren... Albaitaria izatea, marrazkilaria, idazlea..., bai, futbolaria ere, noski. Entzun zen desiorik bitxiena: nire lagun guztiek ni maitatzea. Bernardoren erantzuna: hori da guzti-guztiok nahi duguna. Eta gu guztiz ados gaude!

miércoles, 16 de diciembre de 2020

LIBURU GOMENDATUAK

Neguko oporretan irakurketaz gozatzeko hurrengo liburuak gomendatzen dizkizuego Deustuko Ikastolako bibliotekatik. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

martes, 8 de diciembre de 2020

Bibliotaria

Ez dugu berriro esango aurtengoa ikasturte berezia dela..., baina biblioteka ezin dugu beti bezala erabili. Beraz, ikasleek ezin dute libururik hartu? Ezta pentsatu ere! Aurten biblioteka gelaz-gela dabil gurdiaren forman!

martes, 24 de noviembre de 2020

Ata Pank eta Ate Punky

 Gaur aukera paregabea izan dugu: Bernardo Atxaga eta Mikel Valverde ezagutzea! 

Haien azkenengo liburua aurkeztu dute: Ate Pank eta Ate Punky. Bidarteko biblioteka kazetariz bete da eta guk itxaron behar izan dugu... luze... baina merezi izan du! 
Bernardo kafe-idazlea da eta Mikel mandarina-idazle/marrazkilari, horiek dira haien "gasolina".
Bernardo hasi zen istorioak asmatzen eskolara joan-etorrietan, egunero 16 km. egiten zuen bizikletaz! Mikel gazte konturatu zen hobeto pasatzen zuela marrazkiak egiten futbolean jolasten baino, atera kontuak! Hori bai, biek esan dute behin eta berriro idatzi eta marraztu egin behar dela ondo egin nahi baduzu.
Bernardo Laia Aberasturiren lehenengo liburua irakurtzeko zain utzi dugu...




lunes, 17 de febrero de 2020