jueves, 29 de abril de 2010

ETA HEMEN ARGAZKI GEHIAGO!!!


Hona hemen guraso batzuen komentarioak:

- Asko gustatu zait. Kurtso guztiak parte hartzea oso inportatea iruditzen zait. Gai bati lotuta hainbeste gauza desberdinak topatzea lan bikaina. Umeak ikasteko oso baliagarria.
- Han hecho un gran trabajo, tanto los-as chavales como la directora-jefa.
- Hau lan ona! Txikiengandik hasita lan bikaina! Merezi izan dau emondako ordu eta esfortsu guztia! Zorionak!

martes, 27 de abril de 2010

LIBURUAREN EGUNA: Lehenengo argazkiak!!!


Bioaniztasuna Nazioarteko Urtea aitzakitzat hartuta, maila bakoitzak lan desberdin bat prestatu zuen:

- 2 urtekoek: animalien marrazkia.
- 3 urtekoek: animaliei buruzko liburu handia.
- 4 urtekoek: estegosaurua erraldoia.
- 5 urtekoek: jostailuak berrerabilitako materiala erabiliz.
- 1. mailakoek: gure inguruan galzorian dauden animalien mapa.
- 2. mailakoek: galzorian dauden animalien munduko mapa.
- 3. mailakoek: animaliak protagonista duten kamishibaiak asmatu.
- 4. mailakoek: animalia bati buruzko dokumentazio lana.
- 5. mailakoek: munduaren egoera hobetzeko informazio panelak sortu.
- 6. mailakoek: gaiaren inguruko power-pointak ingelesez.
- DBHkoek: hormirudi erraldoiak eta tribial handia.




martes, 20 de abril de 2010

Patxi Zubizarreta



Naroa: Patxi oso jatorra izan da, liburua oso miresgarria izan da. Liburu bat zelan idazten da kontatu digu eta esan digu lehenengo eskema bat egiten duela, gero eskuz idazten du berdez umeentzako eta urdin ilunaz helduentzako. Ibaizabal argitaletxeko bat etorri da berarekin.

Maite: oso mutil jatorra iruditu zait eta istorio asko kontatu digu. Marraztuidazu gutun bat, Usoa eta Ostiraleko opila liburuak irakurrita ditut. Gainera egunkariko argazki bat erakutsi eta bertan munduko gizonik altuena ikusten zen. Berak horrekin pentsatu zuen Xia Tenzin mutil erraldoia asmatzerakoan. Postal batean neska gazte bat agertzen zen ume txiki bat bizkarrean eramaten eta berarentzat horiek dira Jentzi eta Xia.

Naia: oso ondo azaltzen ditu bere gertakizunak, berak idazten dituen liburu interesgarriak dira, adibidez Xia eta Usoa. Kontatu digu bera ospitalean zegoenean esan zion bere aitak ea etxera joan zitekeen eta berak baietz esan zion baina aita joan bezain laster, negarrez hasi zen. Aitak atea zabaldu zuen eta, horrela ikusita, berarekin gelditzea erabaki zuen. Orduan “Paularen zazpi gauak” liburua asmatu zuen.