viernes, 27 de mayo de 2011




Kaixo, jaun andreok! 2011-ko maiatzaren 24-an ipuin kontalaria etorri zen HH5-eko  bi klaseetara, Marijuli zen bere izena.


Elmer izeneko liburua aurkeztu zuen umeentzat. Marijulirekin taller bat egin zuten, "Paperezko trompa" marraztu eta gero forma eman zioten. Oostean, Marijuli joan egin zen.


Eskerrik asko gure blog-a irakurtzeagaitik, zuen komentarioen zain gaude!!!

jueves, 5 de mayo de 2011

Nola zuzendu andereño gaizto bat

Maiatzaren 4an Miren Agur Meaberekin egon ginen Bidarteko bibliotekan, 3. mailakoek Etxe bitan bizi naiz eta er? eta Nola zuzendu andereño gaizto bat irakurri eta gero. Galdera asko, sagutxuaren probak irakurri eta esperimentu bat eta guztiz egin genituen!!!
Igarkizun bat:
Itxita dagoenean 
zure zain dagoen laguna.
Zabalik dagoenean, 
mundu osoa erakusten dizuna.
Argi dago, ezta?


Miren Agurrek eskainitako orlerkia irakurri nahi baduzu, hemen daukazu!
     Arrainak musuka dabiltza itsasoan
     Enarak txioak teilatupean
     Sagar usaina dator baratzetatik
     Laminak barrezka zelaiko festatik
     Ez dut kexkarik ez buruko minik
     Ez amets gaiztorik ez beldurrik
     Izozki gozo bat dut bihotzean
     Pozik noanean eskola-bidean

viernes, 22 de abril de 2011

LIBURUAREN EGUNA

Martxoaren 31an eta Apirilaren 1ean Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatu genuen Literaturari buruzko erakusketa eder batekin. Beti bezala, maila gehienek parte hartu zuten eta emaitza argazkietan ikus dezakezue.
Datorren urterako ideiarik baduzue, komentarioetan idatzi!


Blibliogida sortzen ari gara

-Liburuen antolaketa:
Nahi baduzue liburutegi barruan ikertu liburuen bila, jakin beharra daukazue liburuak nola antolatuta dauden. Guk horretaz hitz egingo dizuegu eta espero dugu honekin liburutegiko liburu gehiagotan barneratzea.

-Gaika sailkatzen dira:
Gai desberdin asko daudenez, nola ez, gure liburutegian ere gaika sailkatzen dira liburuak. Hizkuntzaz bezala, gaia adierazten diguten txartelak ere daude, gai horien artean: hiztegiak, entziklopediak, musika, artea, kirolak, zientziak, historia, geografia, zientzia aplikatuak... Baina baita ere narratiboak daude, eta horien artean: abenturazkoak, dramatikoak, amodiozkoak...

-Eta baita ere hizkuntzaka:
Dakizuenez hiru hizkuntza erabiltzen dira Euskal Herrian: Gaztelania, Ingelesa eta, noski, Euskara. Horregaitik, gure liburutegian, hizkuntza horietako liburuak daude. Apal asko daudenez apalaren goikaldean txartel bat dago, eta bertan irakurri dezakegu zer hizkuntzatan dauden apal horietako liburuak.




Liburutegiko mundua beste mundu desberdin eta erakargarria da, esperientzia berriak bizitzeko aukera ematen dizuna.
                                                                               Ane eta Garazi

jueves, 27 de enero de 2011

Jon Arretxe eta Harresi Handirantz



Gabonetan, 6. mailakoek Harresi Handirantz liburua irakurri zuten. Orokorrean gustukoa izan zuten eta Rama protagonistari bezala gertatu zitzaien: hasieran aspergarriak egiten ziren ipuinak, gero eta atsegin handiagoz irakurtzen zituzten.
Urtarrilaren 21ean idazlearen bisitaz eta bere argazkietaz gozatzeko aukera izan genuen.  Komentario batzuk:

- Rama eta Sita benetako pertsonak izatea eta haien argazkiak ikustea harrigarria izan zen!
- Jonek berak hainbest bidaiak eginda izatea, zelako zortea!
- Pakistaneko kamioiak oso dotoreak dira.
- Idazlea izanda, txikitan ez zitzaion ez irakurtzea ez idaztea gustatzen.
- Niri liburuaren metafora gustatu zait: dirua ez da dena.
- Jonek bizikletaz eta bakarrik basamortua zeharkatzea.
- Tximinoaren argazkia oso barregarria izan da.

Oso idazlea zabala eta hurbila  iruditu zaie, baita hitzaldia eta gero, berehala hurbiltzen zen ikasleengana galderak egiten. Horrela aurkeztu zioten haien desadostasun handiena: Zelan da posiblea guraso batzuk haien 13 urteko semeari horrelako bidaia luze eta arriskutsua egiteko baimena ematea? Horretan ere, India oso desberdina omen da...