lunes, 24 de septiembre de 2012

DIPLOMAK!!!

Iaz gehien irakurri zutenei diplomak banatzen hasi gara.Arrazoia dute hain harro egoteko!!!













lunes, 4 de junio de 2012

Leire Bilbao

"Oihana hirian" eta "Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska" irakurri zuten 4. mailakoek Asta Santuko oporretan. Nahiz eta biak ondo egon, lehenengoa gehiago gustatu zitzaien animalia pilo bat agertzen direlako.
Biblioteakariak, zelan ez, besta dauka gustukoen bertan Moby Dick, Pippi Kaltzaluze, Altxoarraren Uhartea eta beste liburu ahaztezinak agertzen direlako.


Try our slideshow creator at Animoto.


Leirek kontatu zigun liburuak lehenengo buruan idazten direla, leihoaren ondoan idaztea gustatzen zaiola eta idazle baten lehenengo liburuan dagoela bere esentzia. Bere hurrengo libubuaren izenburua ere esan zigun, baina hori ezin dugu kontatu!!!

lunes, 28 de mayo de 2012

LUTXO EGIA: Atzeraka nabil

Lutxo Egia idazleak kontatu zigun 16 edo 17 urtetekin hasi zela idazten eta liburu hau idazteko ideia Jorge Oteizaren esaldi bat izan zen: nortzuk garen jakiteko iragana begiratu behar dugu.

Liburuari buruzko zalantza guztiak argitzeko aukera izan genuen eta atzera ibiltzeko tresna zein den ikasi genuen ere. Zuek ere argazki hauetan ikas dezakezue!


Make your own slideshow with music at Animoto.







lunes, 21 de mayo de 2012

Ipuin kontalaria 1. eta 2. mailan

Rosa Martínez ipuin kontalaria gurean egon zen Maiatzaren 2an. Ez zen bakarrik etorri, Perla txakur zoragarria ekarri zuen ere.



Make your own slide show at Animoto.

jueves, 17 de mayo de 2012

martes, 15 de mayo de 2012

LIBURUAREN EGUNA

Aurten ere Liburuaren Eguna ospatu dugu Joko Olinpikoak gaia ardatza hartuta. Ia maila guztiek parte hartu dute eta erakusketa oso arrakastatsua izan da!

Bideo honetan prestaketak eta lan batzuk ikus ditzakezue



Make your own photo slideshow at Animoto.

Erakusketak hiru egun iraundu zuen eta ikastolako talde guzti-guztiek bisitatu zuten


Try our slideshow maker at Animoto.

Eta familiak ere gurekin egon ziren!

Make your own slideshow with music at Animoto.


lunes, 20 de febrero de 2012

Fernando Lalana eta Industrias Gon

Otsailaren 2an Zaragozako idazle saritu hau gurean egon zen Gabonetan irakurritako liburuari buruz berba egiteko. Berak kontatutako gauza batzuk:
- Liburu hau Jose Mari Almárceguirekin idatzi du: Jose Marik istorioa eta pertsonaiak asmatu zituen eta berak liburua idatzi zuen. Bere ustez, Jose Marik eta Telmo Gonek antza handia dute.
- "Leer es lo más y mejor. Me alimenta la cabeza".
- Argitaratu dituen 110en liburuen artean, gehien gustatzen zaiona "La muerte del cisne" da.
- Amaiera irekiak eta narratzaileak aldatzea asko gustatzen zaizkio.
- Industrias Goneko pertsonaia bat izan beharko balu, Odile izango litzateke.


Make your own photo slideshow at Animoto.


Liburu hau pilo pilo bat gustatu zaigu. Irakur ezazue!!!

lunes, 16 de enero de 2012

Liburu berriak!!!

Liburu berriak on PhotoPeach

viernes, 27 de mayo de 2011




Kaixo, jaun andreok! 2011-ko maiatzaren 24-an ipuin kontalaria etorri zen HH5-eko  bi klaseetara, Marijuli zen bere izena.


Elmer izeneko liburua aurkeztu zuen umeentzat. Marijulirekin taller bat egin zuten, "Paperezko trompa" marraztu eta gero forma eman zioten. Oostean, Marijuli joan egin zen.


Eskerrik asko gure blog-a irakurtzeagaitik, zuen komentarioen zain gaude!!!

jueves, 5 de mayo de 2011

Nola zuzendu andereño gaizto bat

Maiatzaren 4an Miren Agur Meaberekin egon ginen Bidarteko bibliotekan, 3. mailakoek Etxe bitan bizi naiz eta er? eta Nola zuzendu andereño gaizto bat irakurri eta gero. Galdera asko, sagutxuaren probak irakurri eta esperimentu bat eta guztiz egin genituen!!!
Igarkizun bat:
Itxita dagoenean 
zure zain dagoen laguna.
Zabalik dagoenean, 
mundu osoa erakusten dizuna.
Argi dago, ezta?


Miren Agurrek eskainitako orlerkia irakurri nahi baduzu, hemen daukazu!
     Arrainak musuka dabiltza itsasoan
     Enarak txioak teilatupean
     Sagar usaina dator baratzetatik
     Laminak barrezka zelaiko festatik
     Ez dut kexkarik ez buruko minik
     Ez amets gaiztorik ez beldurrik
     Izozki gozo bat dut bihotzean
     Pozik noanean eskola-bidean

viernes, 22 de abril de 2011

LIBURUAREN EGUNA

Martxoaren 31an eta Apirilaren 1ean Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatu genuen Literaturari buruzko erakusketa eder batekin. Beti bezala, maila gehienek parte hartu zuten eta emaitza argazkietan ikus dezakezue.
Datorren urterako ideiarik baduzue, komentarioetan idatzi!


Blibliogida sortzen ari gara

-Liburuen antolaketa:
Nahi baduzue liburutegi barruan ikertu liburuen bila, jakin beharra daukazue liburuak nola antolatuta dauden. Guk horretaz hitz egingo dizuegu eta espero dugu honekin liburutegiko liburu gehiagotan barneratzea.

-Gaika sailkatzen dira:
Gai desberdin asko daudenez, nola ez, gure liburutegian ere gaika sailkatzen dira liburuak. Hizkuntzaz bezala, gaia adierazten diguten txartelak ere daude, gai horien artean: hiztegiak, entziklopediak, musika, artea, kirolak, zientziak, historia, geografia, zientzia aplikatuak... Baina baita ere narratiboak daude, eta horien artean: abenturazkoak, dramatikoak, amodiozkoak...

-Eta baita ere hizkuntzaka:
Dakizuenez hiru hizkuntza erabiltzen dira Euskal Herrian: Gaztelania, Ingelesa eta, noski, Euskara. Horregaitik, gure liburutegian, hizkuntza horietako liburuak daude. Apal asko daudenez apalaren goikaldean txartel bat dago, eta bertan irakurri dezakegu zer hizkuntzatan dauden apal horietako liburuak.




Liburutegiko mundua beste mundu desberdin eta erakargarria da, esperientzia berriak bizitzeko aukera ematen dizuna.
                                                                               Ane eta Garazi

jueves, 27 de enero de 2011

Jon Arretxe eta Harresi Handirantz



Gabonetan, 6. mailakoek Harresi Handirantz liburua irakurri zuten. Orokorrean gustukoa izan zuten eta Rama protagonistari bezala gertatu zitzaien: hasieran aspergarriak egiten ziren ipuinak, gero eta atsegin handiagoz irakurtzen zituzten.
Urtarrilaren 21ean idazlearen bisitaz eta bere argazkietaz gozatzeko aukera izan genuen.  Komentario batzuk:

- Rama eta Sita benetako pertsonak izatea eta haien argazkiak ikustea harrigarria izan zen!
- Jonek berak hainbest bidaiak eginda izatea, zelako zortea!
- Pakistaneko kamioiak oso dotoreak dira.
- Idazlea izanda, txikitan ez zitzaion ez irakurtzea ez idaztea gustatzen.
- Niri liburuaren metafora gustatu zait: dirua ez da dena.
- Jonek bizikletaz eta bakarrik basamortua zeharkatzea.
- Tximinoaren argazkia oso barregarria izan da.

Oso idazlea zabala eta hurbila  iruditu zaie, baita hitzaldia eta gero, berehala hurbiltzen zen ikasleengana galderak egiten. Horrela aurkeztu zioten haien desadostasun handiena: Zelan da posiblea guraso batzuk haien 13 urteko semeari horrelako bidaia luze eta arriskutsua egiteko baimena ematea? Horretan ere, India oso desberdina omen da...

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Ricardo Gomez gurekin!

Abenduaren 16an Ricardo Gómez idazlea 5. mailakoekin egon zen. Talde batek "Gente rara" irakurri zuen eta besteak "El hermano secreto de Caperucita Erre". Liburu biek arrakasta handia lortu zuten eta batzuk besteek irakurri zuten irakurtzen ari dira orain.

 Naia Pereiraren iritzia: Nik "Gente rara" irakurri dut eta interesgarria iruditu zait abenturak gertatzen direlako. Ricardo bera jatorra iruditu zait.

Aitor Bustamante: Nik ere "Gente rara" irakurri dut. Hasieran ez du ematen oso interesgarria, baino gero gehiago irakurtzen duzunean, ezin duzu irakurtzen utzi! Ricardo barregarria iruditu zait.

Koldo eta Katalin: Liburu bera irakurri dute eta dibertigarria eta misteriotsua irudite zaie, pitxaduratik sartzen direnean batez ere. Edo Quiquek atea ixten duenean. Ricardorekiko topaketa oso laburra egin zitzaien,

Ricardori oso berezia iruditu zitzaion bibliotekaren egunerako egindako lana: libururik kuttunena aukeratzea. Liburu bakar bat aukeratzea oso zaila iruditzen zaio eta guri ere!

Hemen berak esan zituen gauza interesgarri batzuk:
Escribid un diario, aunque no sea todos los días. Un diario puede poner: Hoy me he levantado y Drácula ha aparecido en mi ventana.
Escribir despacio, volver a leer. Leo un libro unas 50 veces antes de publicarlo, luego ya no vuelvo a leerlo.
Todos somos gente rara y tenemos derecho a serlo.
Me gustan los finales abiertos.
Mi abuelo me contaba cuentos, su favorito era El soldadito de plomo y yo creía que se lo había inventado él.
Me parece muy difícil elegir un sólo libro, yo he tenido muchos libros favoritos. Y autores también: Julio Verne, Stevenson, Salgari, Borges, Kafka, Cortázar...
Es bueno que todos hayamos leído el mismo libro, así cada uno aporta su punto de vista, leer juntos va bien.


lunes, 4 de octubre de 2010

Biblioteka eguna

Kaixo guztioi:
6.mailako neska batzuk gara eta biblioteka eguna nola ospatuko dugun azalduko dizuegu:
- 4.,5. eta 6.mailakoek gehien gustatu zaion liburuari buruzko fitxa bat egingo dute.
- Biblioteka eguna heldu aurretik gonbidapena jasoko duzue lan guztiak ikustera etortzeko.
Honekin azaltzen dizuegu zein gauza egongo diren biblioteka egunean.

viernes, 11 de junio de 2010

viernes, 21 de mayo de 2010

Xabier Mendiguren 5. mailakoekin

Gaur Bidarte Udal Liburutegian Xabier Mendigurenekin egon gara bere liburua, Miss Txatarra, irakurri eta gero. Gauza pilo bat kontatu digu:

- "Erreztasun pizka bat daukat istorioak asmatzeko" (Guri pixka bat baino gehiago daukala iruditu zaigu).

- Liburu bat idazteko hiru baldintza behar dira: asko irakurtzea, hizkuntza menperatzea eta irudimena izatea.

- Bere adineko jende asko drogagatik hil dela eta horregatik gaia atera du liburu honetan.

- Txikitatik nagusitara izan nahi duzun lanbidea aldatzen da.

martes, 18 de mayo de 2010

2. mailakoak ipuin kontalaria entzuten!

Maiatzaren 18an Kandelen Azpianeko ipuin kontalari bat etorri zen 2. mailakoei Triku mago txikiaren ipuina kontatzera. Hemen ikusten da zer adi egon ziren!