UDABERRIAREN SORRERA
Ba omen zen herri bat denbora luzez hodei grisen pean bizi zena. Egunak joan, egunak etorri eta hodeiek bertan jarraitzen zuten. Herri hartako biztanleak nekaturik zeuden erabat, eguzkia ikusteko desioa izugarria zen.
Egun batean, sorgin bat gerturatu zen herrixkara eta herritarren nahia ikusita ideia bikaina bururatu zitzaion. Laister bueltatu zen sorgin talde bat bere erratzen gainean eta erratzak astinduz zeruko hodei grisak erraztu zituzten, horrela herri hartako zerua urdiin-urdin geratu zen, eta eder baino ederrago zen eguzkia atera zen. Bertako herritarrak pozaren pozez kalera atera ziren, jolastera, ospatzera, zuhaitz, landare eta zelaietako koloreak ikusi eta usaintzera... udaberriaz gozatzera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario