jueves, 22 de diciembre de 2016

Alaine Agirre gurera etorriko da!

Gabonetan 4. mailakoek Alaine Agirreren liburu pare bati irakurriko dute: Hau ez da zoo bat! eta Txokolatezkoa izan nahi nuke.
Liburuak irakurri baino lehen, "beroketa" txiki bat egin dugu. Batzuek Alaineren bizitza asmatu dute. Hemen adibide bat:


Bermeon bizi da, 37 urte ditu. 1979an jaio zen. orain dela 11 urte betaurrekoak jarri zizkioten. Txikitan abestea eta dantzatzea gustatzen zitzaion. Orain nobioa dauka baina ez da ezkondu. Liburuak idazten hasi zen 23 urterekin. Ila beltza eduki du beti. Ez dauka belarritakorik. Neba bat dauka eta ez zaizkio takoiak gustatzen.




Egun batea Leire izeneko neska bat bere logelan   
zegoen txirula jotzen. Bat-batean animalia asko 
etorri ziren bere logelara. Leire harrituta geratu zen, animaliak asko gustatzen zitzaizkion baina hura gehiegi zen! Zaldia urdiri zegoen eta kaka egin zuen eta euliak zaldiaren kaka jan zuen. Leireri ideia bat bururatu zitzaio: zoo bat montatzea. Asko kostatu zitzaion eta pankarta bat jartzea bururatu zitzaion jendea etortzeko: Etorri, mesedez.Sarrera 2€. Jendia zoora etortzen hasi zen. Amak zalaparta entzun zuen eta Leireren logelar igo zen eta hau esan zion:
- Ze zalaparta da hau! Hau ez da zoo bat!
Leire, birritan pentsatu barik, berriro jo zuen txirula eta animalia guztiak joan ziren. Jendea ere desagertu zen, eta Leireren dirua! Orduan konturatu zen hori guztia amets bat izan zela!!!

        Alaine Agirre txokolatezkoa bilaketarekin bat datozen irudiak             Egun batean, Mikel izeneko mutil batek txokolatezkoa izan nahi zuen. Orduan ideiak bat bururatu zitzaion. Txurroak eta txokolate pila bat erostera joan zen. Txokolatearekin txokolatezko piztina bat egin zuen. Gero, egun osoa txokolatean bainatzen aritu zen.
Hurrengo egunean txokolatezkoa bihurtu zen. Egun guztia txupatzen aritu zen, beina zenbat eta gehiago likatu, gero eta normalagoa bihurtzen zen. Gero beste bainu bero bat hartu zuen txokolatean. Orduan bere amari esan zion txurroekin jateko eta amak ezetz esan zuen. Mikel bere amaren kafean sartu zen eta berak, konturatu gabe, jan egin zuen. Hilabete batzuetan mundu berri bat aurkitu zuen amaren barruan. Baina egun baten, bidaia luze bat eta gero, kakan atera egin zen. Eta betirako txokolatezkoa bihurtu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario