martes, 27 de junio de 2017

Udan irakurriko ditugu... Mariasun Landaren liburuak!



-Ez al dizu lotsarik ematen langile gaixo horiek engainatu izanak? -errieta egin zion Leonor sorgin-orratzak.
-Lotsa? Zer esan nahi du horrek? 

Horrelakoxeak dira txitxarrak. Berezkoa dute.

Inurriak, berriz, triste-triste jarri ote ziren? Engainatuta, zapuztuta, haserre sentitu al ziren?
Bai zera! Ez horixe!

Harrezkero, zizareek diote inurritegi hartako inurriek lehenago adina lan egiten dutela, baina poz handiago; ahapeka besten dutela Maiteinurri antzeko kantutxo bat eta nostalgia hasperentxoak bota ohi dituztela.

Marikanta eta inurriak. Neva Pinillos

Dakizuenez bezala, udan zehar irakurtzen dugunaren artean hartu gehien gustatzen zaigun zatia hemen kokatuko ditugu. "Comentario" klikatu eta bertan idatzi zure zatia, liburuaren izenburua, orrialdea eta zure izena. Handik egun batzuetara argitaratuta ikusiko duzu! Irakurraldi dibertigarria izan!


Como sabéis, este verano vamos a ir recopilando nuestros fragmentos favoritos de los libros de Mariasun Landa. Clicar en "comentario" y copiad vuestras líneas, el título del libro, la página en que aparece y vuestro nombre. En poco tiempo lo veréis publicado. Feliz lectura!
As you know, we are going to gather our favourite pieces from Mariasun Landa´s books. Click on "comentario", write your lines, the book´s title, the page and your name. We will publish it in a short time. Enjoy your reading!

8 comentarios:

  1. Inurrekin jarraituz......

    Igande
    Igandean ez da lan egin behar!, errebindikatzen zuen inurri hark.
    Azkenean, errebindikazio hura onartu zutenean, zoriontsu sentitu zen.
    Bere bizitzako lehen igandean, berandu jaiki zen, hankatxo bat luzatu eta geroxeago besteak; inurritegitik irten zen behin eta berriro, hasperen egin zuen ispilurik ez zeukalako, burutxoa igurtzi zuen aurreko bi hankatxoez eta pentsatu ere egin zuen. Ideia handi bat izan zuen, hain handia, ezen burukomina jarri baitzitzaion, baina geroxeago ahaztu egin zitzaion. Burukomina ez, ideia.
    Eta igande hura ez zen berehala bukatu.
    Inurrien hiztegia, 57. orri. Neva Pinillos

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Elsarentzat.

      Paradisus galdetzen duen norbait oso gertu dago hartatik.
      Nire istorioak entzun dituen norbaitek paradisua bere baitan darama, aurkitzea soilik falta zaio. Baina horretarako bizitza osoa du.
      Ez galdu kuriositaterik, ez konformatu nire istorioekin. Segi bilatzen.

      Elsa eta paradisua,81.orr.Itxaso Rodriguez

      Eliminar
  2. Baina zer egin une hartan? Lukasek asko baitzekien hark bizitzaz bere ontzitik irten gabe, esan ohi zuena zetorkidan burura:''Gauzak okertzen hasten direnean, hoberena da lo edo hildarena egitea da''.
    Galtzerdi suizida 27. orr. Urko Raso

    ResponderEliminar
  3. Sorgina eta maisua
    Mariasun Landa + Jokin Mitxelena

    37/38 orr

    Kerman maisuak begietara begiratu zion, modu bereziaz begiratu ere...
    Txanpain-botila bihurtu al zuen Erdipurdi sorginak?
    ez. Inola ere ez.
    Zergatik?
    38 orr

    Berarekin maiteminduta zegoelako, noski!
    Seko enamoratua.

    Zergatia:

    Niri honako hau pentzaraztu didalako:"Maitzunak ez du generorik ez adinik!!!"
    Eta horrek zirrara polit bat eragiten dit MAITAZUNAREN ZIRRARA MAGIKOA

    ResponderEliminar
  4. Amak dioenez, petrala izateaz gain, imaginazio kontrolaezinekoa, marimatraka ausarta, lotsagabea eta nik ez dakit zenbat gauza gehiago naizen.

    Aitonaren txalupa, 15.orr Aila Rodriguez

    ResponderEliminar
  5. Baina balkoian geranio gorri batzuk zeuden, eta berehala kakin nahi izan zuten zenbat denbora geratu behar nuen han, zer asmo nituen. Haien iritziz, euren edertasuna kaltetzen nuen.
    Galtzerdi suizida, 11. orria. Nikole Urrutibeaskoa

    Zergatia
    Txarto iruditzen zaidalako pertsona bat kanpotik nolako den behatzea bakarrik, pertsona horrek itxura txarra izan arren, bihotz ona izan detzakelako

    ResponderEliminar
  6. NIRE ESKUA ZUREAN
    27./28. orr

    Txoriez ere mordoa daki Anttonek. Ikusi egin behar da txorien kantuak bereizten hasten denean: hori txantxangorria duk! hori kaskabeltza! hori zozoa! Ez al dituk ezagutzen? Eta txio-txio horiek imitatzen ere aparta da,ni ahozabalik uzten nau bederen, eta gogora ekarzen dit behin ingelesezko irakasleari esan ziona: ea berak zertarako ikasi behar zuen ingelesa basozaina izan nahi bazuen. Eta irakaslea mutu geratu zen instant batean, eta nola irakasleek beti zerbait erantzun behar izaten duten ba zer okurritu eta agian egun batean ingeles batzuk mendian galduta aurkituko zituela eta beraiekin hitz egin ahal izateko balioko ziola orain ingelesa ikasteak... Algarak Londresen ere entzun zirela uste dut.
    Geroztik, eta mendian barrena abiatzen garenean, "goazen ingeles batzuk bilatzera!" esan ohi du Anttonek.

    ResponderEliminar
  7. "Baina goiz hartan ezberdina izan zen oso. Zapaten bila makurtu zenean, zerbait arraroa eta ezohikoa gertatu zen: eskuaz zerbait gogorra, oso latza ukitu zuen, pinu baten azala bezain zimurtsua...maleta bat ote?, pentsatu zuen berehala. Eta segidan txorakeria iruditu zitzaion aukera hura;...
    Eta orduan, ikusi egin zuen.
    Hura sinestezina zen. Burua altxatu zuen, airea faltako balitzaio bezala, eta ingurura begiratu, norbaiti zerbait izugarria adierazi nahi balio bezala. Baina ondoan ez zuen inor. etxean ere ez. Bakarrik bizi zen...
    Hortaz, ez zuen beste erremediorik izan: listua irentsi, berriro belaunikatu, eta berriz begiratu, dena amets bat besterik izan ote zen esperantzan. Baina ez. Ez zen ametsa, eta onartu behar izan zuen, zur eta lur, han ohepean, patxada ederrean, egundoko ?!?!?! zegoela."
    Zer izango ote zen irakurle eta entzule maiteak?

    Urriaren 30ean jakingo duzue, aurretik ez baduzue asmatu izan.

    MARIASUN LANDA: ########## ohe azpian. (9. orrialdea) Itziar Belasko

    ResponderEliminar