Aste santuan 4. mailakoek
Alaitz Olaizolaren Mikel eta Mikaela liburua irakurri zuten. Maiatzaren 2an liburuaren
idazlearekiko topaketa egin genuen bibliotekan. Galdera pilo bat egin zioten
Alaitzi eta gauza asko ikasi genituen. Berak antzerki lanak idazten ditu gehien
bat, hau da bere ipuin bakarra. Idaztea “momentu
emozionantea” da berarentzat: baten negarrez hasi zen bere pertsonaiari
gertatzen zitzaiona idazten, askotan barre egin du. 3zpa4 telebista programaren gidoilaria da. Laster aterako da jazarpenari
buruzko antzerki liburua Nork agintzen du?.
Idazteko aholkuak eta ideiak nondik atera kontatu zigun ere… Guk ere bageneukan
berarentzako oparia prest: istorioaren inguruko marrazkiak eta Alaitzen
biografia asmatuen bilduma. Oso saio interesgarria izan zen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario