6. mailakoek liburu hau irakurri eta komentatu zuten solasaldietan 2. hiruhilekoan. Horrez gain, Bidarteko bibliotekan idazlearekin zalantza guztiak argitzeko aukera izan genuen. Gaizka Arostegi istorioak asmatzen hasi zen bere lehengusu-lehengusinak entretenitzeko lehenengo eta gero bere alaba. Liburu honetan asko maite dituen hiru gauza nahastu zituen: Baztan, historia eta abenturak.
Batzuetan, liburu bat hilabeteak idazten eta gero, bertan behera utzi behar du ez zaiolako ona iruditzen. Eta hori da idazten gustuko dutenei eman zien aholku bat: ez etzi. Eta asko irakurri, noski!
No hay comentarios:
Publicar un comentario