lunes, 13 de diciembre de 2021

 IPUINAK ASMATZEN

Laugarren mailako ikasleek ipuin baten hasiera entzunda, gero haiek bukaera asmatu behar zuten. Aukeratutako liburua; "Bi ipotx gure etxeko sofan", Arantxa Iturbek eta Jon Zabaletak egindakoa.

Gela bakoitzean umeek ipuin oso politak asmatu zituzten. Hona hemen talde bakoitzaren ipuin ordezkari bat:

4.A:

Uxue ikastolatik itzuli zenean, bi ipotx aurkitu zituen bere etxeko egongelan sofan eserita. Bi ipotx ipotxak, Edurnezuriren ipuinekoak bezalakoak eta kontzentrazio handiz telebistari begira zeuden. 

Sarak pentsatzen zegoenean bere familia heldu zen etxera, Maialen bere aizpa, aita eta ama.
Orduan, Maialen eta ama ia batera sartu ziren egongelara eta panikoa hasi zen.
- Aaahh! Ama etorri azkar! -ohikatu zuen aizpak.
- Zer gertatzen da Maialen? -galdetu zuen amak.
- Ama! ipotxak daude egongelan! -berriz abots altuarekin Mailenek.
- Nola heldu ote dira ipotx hauek etxera? -galdetu zuen amak.
Eta ipotx batek esan zuen:
- Nor zarete? zuek ez zarete ipotxak.
- Ba ez, gu pertsonak gara. Ohhh ze politak zarete! - esan zuen aizpak.
- Eskerrik asko -esan zuen ipotx batek.
Geroago aita sartzen da salara eta:
- Baina baina... zer da ooooh...
Orduan aita konortea galdu zuen eta erori zen. Gero ipotx batek aitarengana hurbildu eta esan zuen:
- Kalan bulu kalakazanba!
Bat batean aita esnatzen da, ipotxak etxetik doaz irribarre batekin eta esaten du batek:
Eskerrik asko denoi!!!

 Egilea: Laia Atxa Berroya.

4.B:
Uxue ikastolatik itzuli zenean, bi ipotx aurkitu zituen bere etxeko egongelan sofan eserita. Bi ipotx ipotxak, Edurnezuriren ipuinekoak bezalakoak eta kontzentrazio handiz telebistari begira zeuden.

Aita eta bere aizpa Maialen heldu zirenean, Uxue kontatu zuen ikusitakoa baina ez zioten jaramonik egin. Bere aizpa telefonoz hitz egitera joan zen eta bere aita lo egitera joan zen eta esan zion gero kontatuko ziola gertatukoa.

Orduan Uxue sofara bueltatu zen eta ipotxei zerbaitetara jolastea eskaini zien. Ipotxek ezetz erantzun zuten eta Uxue pentsatzen geratu zen. 

Ideia bat bururatu zitzaion. Ipotxak etxetik bota nahi zituenez, telebista amatatu eta eraman zuen. Bi txiki hauek haserretuta beraren atzetik korrika egin zuten. Uxuek  ez zekien zer egin eta kalean izkutatu zen. Itxaroten geratu zen eta ez zen konturatu ipotxak hiria apurtzen zutela telebista baten bila! 

Ondoren, ipotxak beste etxe batean sartu ziren eta beste neska eta bere txakur itsusiarekin telebista ikusten hasi ziren.

Azkenean, ipotxak aspertu ziren eta Uxueren bila joan ziren. Aurkitu zuten, bere etxera itzuli ziren hirurak eta jolasten hasi ziren. Gero afaltzerako garaian, ipotxek gehiago etorriko zirela esan zieten eta denak oso pozik ipini ziren eta ospatu zuten.


Egilea: Naroa García Valiño.


viernes, 3 de diciembre de 2021

  Iaz Pamiela argitaletxeak oso gonbidapen berezia luzatu zigun: Bernardo Atxagaren haurrentzako liburu berriaren aurkezpenean parte hartzeko (blogen beherago). Hain ondo portatu ginenez, abenduaren 1ean Ata Panken eta Ate Punkyren abentura berriak ezagutzeko aukera izan genuen. Desioa da liburu berrien izenburua, ahate bihurriei txoriak ikusten bururatzen zaien desioa, hain zuzen ere. 
  Migrazioa zer den galdetu zuen Bernardok eta batzuk oso ondo erantzun ere! Gure desioak ere kontatzeko aukera izan genuen. Ezetz asmatuko zeintzuk aipatu ziren... Albaitaria izatea, marrazkilaria, idazlea..., bai, futbolaria ere, noski. Entzun zen desiorik bitxiena: nire lagun guztiek ni maitatzea. Bernardoren erantzuna: hori da guzti-guztiok nahi duguna. Eta gu guztiz ados gaude!

miércoles, 16 de diciembre de 2020

LIBURU GOMENDATUAK

Neguko oporretan irakurketaz gozatzeko hurrengo liburuak gomendatzen dizkizuego Deustuko Ikastolako bibliotekatik. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

martes, 8 de diciembre de 2020

Bibliotaria

Ez dugu berriro esango aurtengoa ikasturte berezia dela..., baina biblioteka ezin dugu beti bezala erabili. Beraz, ikasleek ezin dute libururik hartu? Ezta pentsatu ere! Aurten biblioteka gelaz-gela dabil gurdiaren forman!

martes, 24 de noviembre de 2020

Ata Pank eta Ate Punky

 Gaur aukera paregabea izan dugu: Bernardo Atxaga eta Mikel Valverde ezagutzea! 

Haien azkenengo liburua aurkeztu dute: Ate Pank eta Ate Punky. Bidarteko biblioteka kazetariz bete da eta guk itxaron behar izan dugu... luze... baina merezi izan du! 
Bernardo kafe-idazlea da eta Mikel mandarina-idazle/marrazkilari, horiek dira haien "gasolina".
Bernardo hasi zen istorioak asmatzen eskolara joan-etorrietan, egunero 16 km. egiten zuen bizikletaz! Mikel gazte konturatu zen hobeto pasatzen zuela marrazkiak egiten futbolean jolasten baino, atera kontuak! Hori bai, biek esan dute behin eta berriro idatzi eta marraztu egin behar dela ondo egin nahi baduzu.
Bernardo Laia Aberasturiren lehenengo liburua irakurtzeko zain utzi dugu...




lunes, 17 de febrero de 2020

jueves, 9 de enero de 2020

Aurtengo motxila bidaiariak

Koadernoak betetzen doaz...

Eskerrik asko!!!





jueves, 19 de diciembre de 2019

Gabonetarako liburu gomendagarriak

    OSO ONDO PASA OPORRAK!!!

Eta asko irakurri, gauza bera da eta!











lunes, 23 de septiembre de 2019

AURTENGO LIBURU BERRIAK

Ez dira guztiak, baina hemen dituzu liburu berri batzuk!



miércoles, 20 de junio de 2018

Karlisten altxorra

karlisten altxorra bilaketarekin bat datozen irudiak  6. mailakoek liburu hau irakurri eta komentatu zuten solasaldietan 2. hiruhilekoan. Horrez gain, Bidarteko bibliotekan idazlearekin zalantza guztiak argitzeko aukera izan genuen. Gaizka Arostegi istorioak asmatzen hasi zen bere lehengusu-lehengusinak entretenitzeko lehenengo eta gero bere alaba. Liburu honetan asko maite dituen hiru gauza nahastu zituen: Baztan, historia eta abenturak.
Batzuetan, liburu bat hilabeteak idazten eta gero, bertan behera utzi behar du ez zaiolako ona iruditzen. Eta hori da idazten gustuko dutenei eman zien aholku bat: ez etzi. Eta asko irakurri, noski!

2017- 2018ko IRAKURLE BIKAINAK!!

martes, 29 de mayo de 2018

Nire aita ikusezina da

Liburu honen idazlearekin bildu ginen Bidarten liburuari buruz eta idazteari buruz hitz egiteko. Idazteko zaletasuna txikitan sortu zitzaion. Astelehenero ikastola "Atzoko eguna" idazlana idazteko eskatzen zioten. Berak igandero gauza bera egiten zuen: bere gurasoekin izeko-osabaren etxera joan. Beti berdina ez kontatzeko otu zitzaion zer edozer asmatzea.
Bera bizi den herrian, Bedian, adin honetako umeentzat irakurle tailerra antolatu du eta liburu hauek irakurri dituzte: Euli bat dut bihotzean, Elurraren formula eta Arkatz bat azkenengo lerroan.

jueves, 17 de mayo de 2018

jueves, 3 de mayo de 2018

4. mailakoak Alaitz Olaizolarekin

Aste santuan 4. mailakoek Alaitz Olaizolaren  Mikel eta Mikaela liburua irakurri zuten. Maiatzaren 2an liburuaren idazlearekiko topaketa egin genuen bibliotekan. Galdera pilo bat egin zioten Alaitzi eta gauza asko ikasi genituen. Berak antzerki lanak idazten ditu gehien bat, hau da bere ipuin bakarra. Idaztea  “momentu emozionantea” da berarentzat: baten negarrez hasi zen bere pertsonaiari gertatzen zitzaiona idazten, askotan barre egin du. 3zpa4 telebista programaren gidoilaria da. Laster aterako da jazarpenari buruzko antzerki liburua Nork agintzen du?. Idazteko aholkuak eta ideiak nondik atera kontatu zigun ere… Guk ere bageneukan berarentzako oparia prest: istorioaren inguruko marrazkiak eta Alaitzen biografia asmatuen bilduma. Oso saio interesgarria izan zen!

lunes, 13 de noviembre de 2017

Marikanta eta inurriak. Mariasun Landa

Liburuaren hasiera entzun eta gero, 4. mailakoek bukaera asmatu behar zuten eta hemen daukazue adibide onenak.

Hurrengo udaberrian, urriak lanean zebiltzanean arraroa iruditu zitzaien Marikanta txitxarra ez zela etorri. Osto bat kendu zuten eta han zegoen txitxarra lan ta lan etxe bat egiten eta gero furitu lehorrak, haragia... negurako prest zegoela uste zuenean, etxeara sartzerakoan etxea apurtu egin zen eta janaria usteldu egin zitzaion eta inurriek kale gorrian ikusi zutenean, sartzen utzi zioten.  
                                       Aratz Elorrieta

Mariakanta inurritegira joan zen eta auxe san zuen: E,irurriak, entzun! Berri on bat daukat zuentzako!
Inurriak harrituta geratu ziren eta aho zabalik. marikantak esan zuen berri on hori esango zuela bakarrik jaten uzten bazioten. Inurriek baietz esan zuten eta orduan marikanta den-dena jaten hasi zen janaririk utzi gabe. Oruan inurriek esan zuten: benga, orain esa berri on hori. Marikantak esan zuen ez zegoela berri onik eta inurriei engainatu zien zerbait jateko. Marikantak janari guztia jan zuenez, inurri guztiak negu osoan jan barik geratu ziren.
                                       
                                   Jare Sarrionandia-Ibarra


martes, 31 de octubre de 2017

BIBLIOTEKAREN EGUNEKO ARGAZKIAK

Bibliotekaren Eguna 2017 on PhotoPeach

domingo, 22 de octubre de 2017

Bibliotekaren Eguna!

Laster izango da gure gustuko zatiak irakurtzeko momentua. Ez baduzu oraindik egin, aukeratu Mariasun Landaren liburu bat, zure gustuko zatitxoa hautatu eta prest eduki.

Non: Deustuko Ikastolako Biblioteka
Noiz: Urriak 30, astelehena
Zer ordutan: 5:15 ean

Data gorde!!!

lunes, 2 de octubre de 2017

Biblioklubekoek sormen handia daukate!!!

Udazkena heldu da, Mariasun Landaren liburuak irakurri eta gero inurriak maite ditugu...

Biblioklubekoak bai! on PhotoPeach