martes, 29 de mayo de 2018

Nire aita ikusezina da

Liburu honen idazlearekin bildu ginen Bidarten liburuari buruz eta idazteari buruz hitz egiteko. Idazteko zaletasuna txikitan sortu zitzaion. Astelehenero ikastola "Atzoko eguna" idazlana idazteko eskatzen zioten. Berak igandero gauza bera egiten zuen: bere gurasoekin izeko-osabaren etxera joan. Beti berdina ez kontatzeko otu zitzaion zer edozer asmatzea.
Bera bizi den herrian, Bedian, adin honetako umeentzat irakurle tailerra antolatu du eta liburu hauek irakurri dituzte: Euli bat dut bihotzean, Elurraren formula eta Arkatz bat azkenengo lerroan.

jueves, 17 de mayo de 2018

jueves, 3 de mayo de 2018

4. mailakoak Alaitz Olaizolarekin

Aste santuan 4. mailakoek Alaitz Olaizolaren  Mikel eta Mikaela liburua irakurri zuten. Maiatzaren 2an liburuaren idazlearekiko topaketa egin genuen bibliotekan. Galdera pilo bat egin zioten Alaitzi eta gauza asko ikasi genituen. Berak antzerki lanak idazten ditu gehien bat, hau da bere ipuin bakarra. Idaztea  “momentu emozionantea” da berarentzat: baten negarrez hasi zen bere pertsonaiari gertatzen zitzaiona idazten, askotan barre egin du. 3zpa4 telebista programaren gidoilaria da. Laster aterako da jazarpenari buruzko antzerki liburua Nork agintzen du?. Idazteko aholkuak eta ideiak nondik atera kontatu zigun ere… Guk ere bageneukan berarentzako oparia prest: istorioaren inguruko marrazkiak eta Alaitzen biografia asmatuen bilduma. Oso saio interesgarria izan zen!

lunes, 13 de noviembre de 2017

Marikanta eta inurriak. Mariasun Landa

Liburuaren hasiera entzun eta gero, 4. mailakoek bukaera asmatu behar zuten eta hemen daukazue adibide onenak.

Hurrengo udaberrian, urriak lanean zebiltzanean arraroa iruditu zitzaien Marikanta txitxarra ez zela etorri. Osto bat kendu zuten eta han zegoen txitxarra lan ta lan etxe bat egiten eta gero furitu lehorrak, haragia... negurako prest zegoela uste zuenean, etxeara sartzerakoan etxea apurtu egin zen eta janaria usteldu egin zitzaion eta inurriek kale gorrian ikusi zutenean, sartzen utzi zioten.  
                                       Aratz Elorrieta

Mariakanta inurritegira joan zen eta auxe san zuen: E,irurriak, entzun! Berri on bat daukat zuentzako!
Inurriak harrituta geratu ziren eta aho zabalik. marikantak esan zuen berri on hori esango zuela bakarrik jaten uzten bazioten. Inurriek baietz esan zuten eta orduan marikanta den-dena jaten hasi zen janaririk utzi gabe. Oruan inurriek esan zuten: benga, orain esa berri on hori. Marikantak esan zuen ez zegoela berri onik eta inurriei engainatu zien zerbait jateko. Marikantak janari guztia jan zuenez, inurri guztiak negu osoan jan barik geratu ziren.
                                       
                                   Jare Sarrionandia-Ibarra


martes, 31 de octubre de 2017

BIBLIOTEKAREN EGUNEKO ARGAZKIAK

Bibliotekaren Eguna 2017 on PhotoPeach

domingo, 22 de octubre de 2017

Bibliotekaren Eguna!

Laster izango da gure gustuko zatiak irakurtzeko momentua. Ez baduzu oraindik egin, aukeratu Mariasun Landaren liburu bat, zure gustuko zatitxoa hautatu eta prest eduki.

Non: Deustuko Ikastolako Biblioteka
Noiz: Urriak 30, astelehena
Zer ordutan: 5:15 ean

Data gorde!!!

lunes, 2 de octubre de 2017

Biblioklubekoek sormen handia daukate!!!

Udazkena heldu da, Mariasun Landaren liburuak irakurri eta gero inurriak maite ditugu...

Biblioklubekoak bai! on PhotoPeach

martes, 27 de junio de 2017

Udan irakurriko ditugu... Mariasun Landaren liburuak!



-Ez al dizu lotsarik ematen langile gaixo horiek engainatu izanak? -errieta egin zion Leonor sorgin-orratzak.
-Lotsa? Zer esan nahi du horrek? 

Horrelakoxeak dira txitxarrak. Berezkoa dute.

Inurriak, berriz, triste-triste jarri ote ziren? Engainatuta, zapuztuta, haserre sentitu al ziren?
Bai zera! Ez horixe!

Harrezkero, zizareek diote inurritegi hartako inurriek lehenago adina lan egiten dutela, baina poz handiago; ahapeka besten dutela Maiteinurri antzeko kantutxo bat eta nostalgia hasperentxoak bota ohi dituztela.

Marikanta eta inurriak. Neva Pinillos

Dakizuenez bezala, udan zehar irakurtzen dugunaren artean hartu gehien gustatzen zaigun zatia hemen kokatuko ditugu. "Comentario" klikatu eta bertan idatzi zure zatia, liburuaren izenburua, orrialdea eta zure izena. Handik egun batzuetara argitaratuta ikusiko duzu! Irakurraldi dibertigarria izan!


Como sabéis, este verano vamos a ir recopilando nuestros fragmentos favoritos de los libros de Mariasun Landa. Clicar en "comentario" y copiad vuestras líneas, el título del libro, la página en que aparece y vuestro nombre. En poco tiempo lo veréis publicado. Feliz lectura!
As you know, we are going to gather our favourite pieces from Mariasun Landa´s books. Click on "comentario", write your lines, the book´s title, the page and your name. We will publish it in a short time. Enjoy your reading!

lunes, 19 de junio de 2017

GAIZKA AROSTEGI

Gaizka Arostegi idazleak kontatutako gauza batzuk:
-Irakurtzeak zabaltzen dizkizu burua eta bihotza.
- "Karlisten altxorra" Baztanen kokatuta dago urtero joaten delako eta istorio zahar bat entzun zueenan, hau bururatu zitzaio.
- Ideiak edukitzea erraza da, idaztea...
- Uda honetarako plana: aspaldiko liburu "galdu" bati beste aukera bat ematea.

Gaizka Arostegi on PhotoPeach

martes, 6 de junio de 2017

Julen Gabiria gurean!


Julen Gabiria on PhotoPeach

Nire aita ikusezina irakurri eta gero, Julen Gabiria idazlearekin egon ginen Bidarteko liburutegian. Bere lehenengo alaba jaio zenetik aita eredugarria izan nahi zuela, bere alabekin denbora pasatu. Bere liburuan mutil eredu desberdinak daudela: Igor, mutil makarra eta Oier, mutil sentibera, Norberto aita ikusezina bezalakoa.

liburua nahiko arin idatzi zuen, hiru lilabetetan eta asko gustazen zaio. Gainera, berak nahi zuen ilustratzailea lortu zuen: Patxi Gallego.

Idazteko aholkuak: fijatzea, sakontzea eta idaztea, idaztea, idaztea...

Famatua zara? galdetu zion norbaitek. Bere erantzuna: Ai, la leche!

miércoles, 31 de mayo de 2017

Azkenean! Liburuaren Eguneko argazkiak!!!!

Liburuaren Eguna 1 on PhotoPeach

Liburuaren Eguna 2 on PhotoPeach

miércoles, 22 de febrero de 2017

Alaine Agirre gurekin egon da!

Azkenean heldu da eguna! Oso gustura egonez gain, gauza asko ikasi dugu:

- Idazleak "gezurrak" esateko baimena dutela.
- Bere liburuen artena "Nora joan da aitona" gehien gustatzen zaiona da, nahiz eta tristeena izan.
- "Kontuz irakurtze duzunean, oso kontagiosoa da!""
- Bere idazteko zaletasuna txikitik datorkio: 6 urterekin andereñoak esaldi bat idazteko esan zien ikasleei eta berak 7 idatzi zituen. Ipuin bat zen: Arraintxoa eta sirena. Orduan konturatu zen idaztea asko gustatzen zaiona.
- Zenbat liburu idatziko duzu? Infinitum!!!
- Hurrengo liburua Hau ez da zoo bat bigarren partea: Zooa zoratu da
- Txikitan asko gustatzen zitzaion Harry Potter: liburu bakoitza 5 edo 6 aldiz irakurri ditu.
Bertan egon ziren idazleek idazten dutena bidaltzeko esakatu zigun. Eta egingo dugu, noski!!!


   


miércoles, 11 de enero de 2017

AGU TROT gure eran!

3. mailan Roald Dahlen liburuaren hasiera irakurri genuen. Honaino, hain zuzen ere:

Le gustaría realmente que se hiciera mayor, ¿no? -dijo él y, mientras lo decía, su cerebro hizo de pronto "clic" y una idea se precipitó en su cabeza.

Hemendik 3. mailakoek asmatu behar zuten bukaera eta hona hemen denon artean irakurritakoak:

Un día, al señor Hoppy se le ocurrió una cosilla: cambiar a Alfie por una más grande, porque la señora Silver quería mucho a Alfie, pero quería una tortuga más grande. También se preguntaba: ¿por qué el señor Hoppy hace todo lo que yo quiero?. Alfie sabía que lo hacía porque quería casarse con ella. Entonces el señor Hoppy fue a comprar otra tortuga, pero no había tortugas más grandes. 20 años después a la señora Silver le empezó a gustar el señor Hoppy porque hacía todo lo que ella quería. 10 años después se casaron y fueron felices y vivieron felices.
                                                                       Nahia Iglesias

Sua Olabarria


El señor Hoppy se disfrazó de tortuga para que pareciera que era Alfie pero más grande y fue a comprar hilo para hacer el traje de tortuga. También aguja porque no tenía. Le costó mucho porque no sabía coser y también tenía mucha sangre de la aguja. Se puso el disfraz e intentó coger a Alfie. Lo consiguió y lo tiró por la ventana y entró silenciosamente y la señora Silver se llevó una sorpresa porque Alfie se hizo más grande. La señora Silver le dijo: ¿Estás bien, cariñito? El señor Hoppy le contestó: Sí, muy bien. Entonces pensó la señora Siver: ¡Si Alfie no habla! ¿Quién eres?. El le respondió: Soy el señor Hopyy. La señora Silver le pegó un tortazo y el señor Hoppy se fue muy triste.

                                                                                                 Asier Herrero
Malen Udaeta





jueves, 22 de diciembre de 2016

Alaine Agirre gurera etorriko da!

Gabonetan 4. mailakoek Alaine Agirreren liburu pare bati irakurriko dute: Hau ez da zoo bat! eta Txokolatezkoa izan nahi nuke.
Liburuak irakurri baino lehen, "beroketa" txiki bat egin dugu. Batzuek Alaineren bizitza asmatu dute. Hemen adibide bat:


Bermeon bizi da, 37 urte ditu. 1979an jaio zen. orain dela 11 urte betaurrekoak jarri zizkioten. Txikitan abestea eta dantzatzea gustatzen zitzaion. Orain nobioa dauka baina ez da ezkondu. Liburuak idazten hasi zen 23 urterekin. Ila beltza eduki du beti. Ez dauka belarritakorik. Neba bat dauka eta ez zaizkio takoiak gustatzen.




Egun batea Leire izeneko neska bat bere logelan   
zegoen txirula jotzen. Bat-batean animalia asko 
etorri ziren bere logelara. Leire harrituta geratu zen, animaliak asko gustatzen zitzaizkion baina hura gehiegi zen! Zaldia urdiri zegoen eta kaka egin zuen eta euliak zaldiaren kaka jan zuen. Leireri ideia bat bururatu zitzaio: zoo bat montatzea. Asko kostatu zitzaion eta pankarta bat jartzea bururatu zitzaion jendea etortzeko: Etorri, mesedez.Sarrera 2€. Jendia zoora etortzen hasi zen. Amak zalaparta entzun zuen eta Leireren logelar igo zen eta hau esan zion:
- Ze zalaparta da hau! Hau ez da zoo bat!
Leire, birritan pentsatu barik, berriro jo zuen txirula eta animalia guztiak joan ziren. Jendea ere desagertu zen, eta Leireren dirua! Orduan konturatu zen hori guztia amets bat izan zela!!!

        Alaine Agirre txokolatezkoa bilaketarekin bat datozen irudiak             Egun batean, Mikel izeneko mutil batek txokolatezkoa izan nahi zuen. Orduan ideiak bat bururatu zitzaion. Txurroak eta txokolate pila bat erostera joan zen. Txokolatearekin txokolatezko piztina bat egin zuen. Gero, egun osoa txokolatean bainatzen aritu zen.
Hurrengo egunean txokolatezkoa bihurtu zen. Egun guztia txupatzen aritu zen, beina zenbat eta gehiago likatu, gero eta normalagoa bihurtzen zen. Gero beste bainu bero bat hartu zuen txokolatean. Orduan bere amari esan zion txurroekin jateko eta amak ezetz esan zuen. Mikel bere amaren kafean sartu zen eta berak, konturatu gabe, jan egin zuen. Hilabete batzuetan mundu berri bat aurkitu zuen amaren barruan. Baina egun baten, bidaia luze bat eta gero, kakan atera egin zen. Eta betirako txokolatezkoa bihurtu zen.

jueves, 27 de octubre de 2016

BIBLIOTEKAREN EGUNA

Oso giro ederra sortu zen Roald Dahlen testuak entzuten.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!!

lunes, 5 de septiembre de 2016

ROALD DAHL

Eskerrik asko orain arte parte hartu duzuen guztiei!!!

Besteok... lasai egon, oraindik denbora dago gure zatiak hemen ipintzeko. Irakurri dudan azkena El Gran Gigante Bonachón izan da, batzuen ustez, Roald Dahli gehien gustatzen zitzaion liburua.

Sofía obedeció. Al momento, la tapa fue enroscada y el tarro quedó bien cerrado. El GGB estaba muy excitado. Acercó el recipiente de vidrio a una de sus orejas y escuchó con esfuerzo.
-¡Es un sumiagradábilis...!-susurró con temblor en su voz-. ¡O no...! ¡Todavía mejor... ¡Es un felicissimus doratus!
Sofía le miraba embobada.
-¡Cáspita! -exclamó Bonachón, sosteniendo el bote en el aire-. ¡Este sueño procurará una noche maravillosa al pequeñuelo que lo reciba!

viernes, 1 de julio de 2016

ROALD DAHL: zati onenak/partes favoritas/favourite fragments

Dakizuenez bezala, udan zehar irakurtzen dugunaren artean hartu gehien gustatzen zaigun zatia hemen kokatuko ditugu. "Comentario" klikatu eta bertan idatzi zure zatia, liburuaren izenburua, orrialdea eta zure izena. Handik egun batzuetara argitaratuta ikusiko duzu! Irakurraldi dibertigarria izan!

Egia esateko animalietan  //  txerria da zoratzen nauena, benetan!  //  txerriak dira finak, leialak, argiak,  //  jatorrak, atseginak, dibertigarriak,  //   baina horretan ere salbuespenak daude  //  eta denak ez dira dohain hauen jabe.  //  Zer pentsa zenezake, laguntxo, bestela  //   inoiz basoan zehar lasai zoazela,  //  begiz jotzen baduzu txerritxo bat gogoz  // etxe bat eraikitzen, zerez eta lastoz?                                                       Errima Errebeldeak, 27. orri. Neva Pinillos
                                                      
                                                     
Como sabéis, este verano vamos a ir recopilando nuestros fragmentos favoritos de los libros de Roald Dahl. Clicar en "comentario" y copiad vuestras líneas, el título del libro, la página en que aparece y vuestro nombre. En poco tiempo lo veréis publicado. Feliz lectura!

As you know, we are going to gather our favourite pieces from Roald Dahl´s books. Click on "comentario", write your lines, the book´s title, the page and your name. We will publish it in a short time. Enjoy your reading!

lunes, 20 de junio de 2016

ROALD DAHL

Aurten Roald Dahlen jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen da. Hori dela eta Ikastolako guztiok bere liburu bat, edo gehiago, irakurriko dugu eta gehien gustatu zaigun zatia aukeratuko dugu.
Laster prestatuko dugu zuen zatia ipintzeko tokia eta, Bibliotekaren Egunean, irakurraldia egingo dugu!


jueves, 26 de mayo de 2016

KARLISTEN ALTXORRA - Gaizka Arostegi



Maiatzaren 20an 6. mailakook Bidarte Liburutegira joan ginen solasaldi dialogikoan irakurritako Karlisten altxorra liburuaren idazlea ezagutzera.
Berarentzat idaztea plazer handia da; gero jendeak irakurtzen badu, hobe. Bere gustuko idazlea bat Julio Cortázar da eta gehien gustatu zaion liburua La conjura de los necios.
Gure artean idaztea gustuko dutenek aholkua eskatu ziotenean, lehenengo-lehenengo asko irakurri behar dutela esan zuen eta gero idatzi eta idatzi. Idazteko asko entrenatu behar da bere ustez.
Urrian bere liburu berria argitaratuko da: Nerbioi zinemako sekretua.