-Liburuak maileguan hartu eta irakurri, noski! 3.800 liburu inguruan daukagu eta ateratzen diren liburu berri asko jarraitzen dugu erosten.
-Antzerkia literatura mota garrantzitsua da. Gustatzen zaigu txikientzako antzerkiak prestatzea baina denbora luzea behar da!
-Liburuei buruzko marrazkiak: Adbz.: "Elmer" koloretako elefantearen istorioa irakurri eta gero, marrazkiak egin dituzte 5 urtekoek, eta leihoan itsatsi ditugu. 1. eta 2. mailakoei hainbeste gustatu zitzaienez, haiek 15 Elmer egin zituzten. Bibliotekaren lehioetan ipinita daude, fija zaitez!
-Olerkiak: asmatu, irakurri...
-Liburu berriak aurkezten ditugu klaseetan.
-Informazioa bilatu ordenagailuan, entziklopedietan...
-Liburuak itzuli eta hainbat gauza aldatu.
-Etxerako lanak egin.
-Ipuinak idatzi.
-Idazleekin egon adbz.: 5. mailara Iñaki Friera etorriko da. Etorri baino lehen haien liburu bat edo bi, hiru batzuetan, irakurtzen dugu eta galderak prestatzen ditugu.
Aitor Arana
- Hitz berriak ikasi. Zuk badakizu Haiku, Kindle edo Blog zer diren? Pista bat: bibliotekarekin zerikusirik daukate...