lunes 20 de febrero de 2012

Fernando Lalana eta Industrias Gon

Otsailaren 2an Zaragozako idazle saritu hau gurean egon zen Gabonetan irakurritako liburuari buruz berba egiteko. Berak kontatutako gauza batzuk:
- Liburu hau Jose Mari Almárceguirekin idatzi du: Jose Marik istorioa eta pertsonaiak asmatu zituen eta berak liburua idatzi zuen. Bere ustez, Jose Marik eta Telmo Gonek antza handia dute.
- "Leer es lo más y mejor. Me alimenta la cabeza".
- Argitaratu dituen 110en liburuen artean, gehien gustatzen zaiona "La muerte del cisne" da.
- Amaiera irekiak eta narratzaileak aldatzea asko gustatzen zaizkio.
- Industrias Goneko pertsonaia bat izan beharko balu, Odile izango litzateke.


Make your own photo slideshow at Animoto.


Liburu hau pilo pilo bat gustatu zaigu. Irakur ezazue!!!

lunes 16 de enero de 2012

viernes 27 de mayo de 2011




Kaixo, jaun andreok! 2011-ko maiatzaren 24-an ipuin kontalaria etorri zen HH5-eko  bi klaseetara, Marijuli zen bere izena.


Elmer izeneko liburua aurkeztu zuen umeentzat. Marijulirekin taller bat egin zuten, "Paperezko trompa" marraztu eta gero forma eman zioten. Oostean, Marijuli joan egin zen.


Eskerrik asko gure blog-a irakurtzeagaitik, zuen komentarioen zain gaude!!!

jueves 5 de mayo de 2011

Nola zuzendu andereño gaizto bat

Maiatzaren 4an Miren Agur Meaberekin egon ginen Bidarteko bibliotekan, 3. mailakoek Etxe bitan bizi naiz eta er? eta Nola zuzendu andereño gaizto bat irakurri eta gero. Galdera asko, sagutxuaren probak irakurri eta esperimentu bat eta guztiz egin genituen!!!
Igarkizun bat:
Itxita dagoenean 
zure zain dagoen laguna.
Zabalik dagoenean, 
mundu osoa erakusten dizuna.
Argi dago, ezta?


Miren Agurrek eskainitako orlerkia irakurri nahi baduzu, hemen daukazu!
     Arrainak musuka dabiltza itsasoan
     Enarak txioak teilatupean
     Sagar usaina dator baratzetatik
     Laminak barrezka zelaiko festatik
     Ez dut kexkarik ez buruko minik
     Ez amets gaiztorik ez beldurrik
     Izozki gozo bat dut bihotzean
     Pozik noanean eskola-bidean

viernes 22 de abril de 2011

LIBURUAREN EGUNA

Martxoaren 31an eta Apirilaren 1ean Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatu genuen Literaturari buruzko erakusketa eder batekin. Beti bezala, maila gehienek parte hartu zuten eta emaitza argazkietan ikus dezakezue.
Datorren urterako ideiarik baduzue, komentarioetan idatzi!