viernes, 21 de noviembre de 2008

4. mailakoak eta "El secuestro de la bilbiotecaria"

4. mailakoek bibliotekan Margaret Mahyren "El secuestro de la bibliotecaria" liburua entzun zuten. Bertan aipatzen dira liburuek daramaten etiketak, liburuek orden bat daukatela, txartela behar dela liburua bat mailegatuta hartzeko... Hau da, bibliotekarioi asko interesatzen zaizkigun gauzak.




Baina, entzun zuten ipuin osoa? Ez, ez, hori errezegia izango zen. Zati bat faltatu zen. Guk irakurritakoa horrela bukatzen zen:




-¡La biblioteca! ¿Qué le habrá ocurrido a la señorita Laburnum... y a todos los libros?




Eta haiek horrela jarraitu zuten:




- Los ladrones fueron a la biblioteka a ver lo que le pasó a Laburnum. Todos los libros estaban en el suelo y a Laburnum le dolía la cabeza porque le cayó un libro gordo. Los ladrones estaban muy preocupados por el golpe y fueron a consultar "El libro familiar de medicina", pero no lo encontraron. Al de un rato el policía pasó por la biblioteca. Antres de que entre el policía Laburnum escondió al bandido jefe debajo de los libros. El policía se cayó en el suelo porque resbaló con un libro y se desmayó. Al de unos minutos el policía no se acordaba de nada y dejó libres a los ladrones y Laburnum leía cada noche un cuento a los ladrones.




- Cuando se terminó el terremoto los bandidos corrieron a la biblioteka y vieron que había muchas ambulancias, se pusieron muy tristes, pensaban que la señorita Laburnum había fallecido. Fueron en taxi al hospital y preguntaron en qué habitacióne staba la bibliotecaria. Les dijeron que estaba enla habitación 21 del 4º piso. Subieron en ascensor pero se atascó, estaban muy asustados hasta que les salvaron media hora más tarde, pero se paró en el tercer piso y subieron un piso andando.


Cuando ya estaban en la puerta prepararon el regalo. Dos bandidos tenían un libro y el jefe una carta de amor. Los bandidos le miraron sorprendidos y el jefe se puso colorado. Al final entraron en la habitación y vieron a la bibliotecaria en la cama y le dieron los regalos.


Un mes después ya estaba bien la bibliotecaria y el jefe le dijo a ver si se casaban y la bibliotecaria dijo que ¡no!


El jefe se enfadó mucho y al próximo día volvió a ser malo; empezó a robar en las casas, atracar bancos, a robar libros de la bibliotecaria, etc.


Cuando la bibliotecaria se enteró le dijo que se si casara con ella no volvería a hacer cosas malas.




- Los ladrones fueron a la biblioteca y allí estaba la señorita Laburunum llorando y llorando, se había destrozado toda la biblioteca.


Los ladrones no sabía qué hacer y el jefe de los ladrones dijo: no puedo soportar que la señorita Laburnum esté llorando por la biblioteca, nos ha ayudado mucho y ahora nos toca ayudarle.


Y así fue, los ladrones cogieron todo el dinero que tenían y construyeron otra biblioteca. Y pusieron todavía más libros, leyendas, chistes...




- Los bandidos fueron a todo correr mientras les caían piñas a la cabeza y entraron en la biblioteca. De repente les pareció rarísimo que la bibliotecaria no estuviera. Buscaron y buscaron y descubrieron que estaba en la estantería más alta de la biblioteca cogiendo los mejores libros.


Luego le ayudaron a bajar y salieron de la biblioteca. Toda la ciudad estaba moviéndose y los niños llorando de miedo. Fueron a donde estaba el policía y a llí estaba él, dormido como un tronco. Lo despertaron y los bandidos se escondieron. ernestina le contó todo lo que había pasado y él llamó a los bomberos y a sus compañeros. Todos fueron al pueblo. Los policías vieron a los bandidos y fueron a por ellos, la bibliotecaria les detuvo y les dijo que ellos fueron los que la salvaron y que gracias a ellos todo el pueblo estaba salvado. Descubrieron que había sido lo del terremoto y para celebrarlo todo el pueblo hizo una fiesta para los bandidos y allí le pidió el bandido jefe: Estoy enamorado de ti, ¿quieres casarte conmigo?. Ella respondió que sí. Y los otros bandidos se hicieron cuentacuentos y así acabó la historia.


viernes, 24 de octubre de 2008

Slogan lehiaketa




Gaur slogan lehiaketako botoen errekontua egin dugu eta hauek izan dira irabazleak:





1.-TOMATINAK:
"Liburuak gure bihotzean
eta gu Nevarekin bibliotekan"




1.-INDAUTXU eta DANOK BAT:
"Liburuak irakurri nahi badituzu
Deustuko Ikastolan hoberenak dituzu"




2.-TOMATEKA: "Liburu bat, abentura bat"

3.-MIMIMAMAMOMO: "Kara - kara - liburutegian euskara"

3.-B.F.: "Porronponpero, liburutegia egunero"

4.-HIRUKOTEA: "Liburutegia liburuen gia"

5.-ARGIENAK TALDEA: "Beldurra, zirrara eta informazioa nahi badituzu liburutegian dituzu"

5.-KAOS INFERNAL: "asko irakurri eta asko ikasi"

6.-PITORRITOA: "Gozo gozo gozoa, liburutegian egun osoa"

7.-TIGRETXOA: "Txitximirritxi liburuak ez itxi"

7.-TAÑEBA: "Ita - ita ita liburu polita"

7.-BIBLIO: "Irakurtzen gustatzen bazaizu liburutegian dituzu"



Eta gehiago...

martes, 21 de octubre de 2008

Bibliotekaren astea





BIBLIOTEKAREN ASTEA MARTXAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Bibliotekaren astea hasi da eta gure eslogan lehiaketa ere bai.



Hauexek dira egin dituzten slogan batzuk:




B.F. -ek idatzia:



Dibertsioa eta irakurketa
biblioteka guztietan.






M€NUDILL@ -k idatzia:



Liburutegirik hoberena
Deustuko Ikastolarena!






Jo.ane -k idatzia:





Zerbait irabazi nahi duzu?
Ba orduan slogan lehiaketan parte hartu beharko duzu.




Potorritoa -k idatzia:



Goxo, goxo, goxoa,
liburutegian egun osoan.




Tomatinak idatzia:




Liburuak bihotzean
eta gu Nevarekin bibliotekan jolasean.








97 lelo batu ditugu iada. Etor zaitez eta parte har ezazu bozkaketan!!!









jueves, 16 de octubre de 2008

Motxila bidaiariak




Motxila bidaiariak bibliotekak bultzatu duen proiektu bat izan da. Motxila bakoitzean modu guztietako liburuak eta bideoak zeuden, eta idea liburutegia finkatzea izan zen.

Proiektua hirugarren mailan egin zen eta umetik umera zihoan aste bakoitzean.

Hauxek izan dira komentario liburuan idatzi diren ideiak:





Hau Leire Urdialesek idatzi du:

<Ni Leire Urdiales naiz eta bost liburu irakurri ditut. Gehien gustatu zaidana "Bi ahuntzak" liburura da.

Liburu hau Amarekin irakurri dut. Kamileren liburuan eskulanak interesatu zaizkit.>

Alazne Carrillo Cavo-k idatzi du:


<Kaixo ni Alazne naiz eta oso pozik nago liburuekin. Eta gehienak gustatu zaizkidan libururuak dira.

Kika supersorgina, Kamileren altxorrak, Argitxo eta mitologia, Sukaldean jolasean, Garraioak eta Bi ahuntzak.

Besteak ez zaizkit asko gustatu. Baina liburu guztiak guztatzen zaizkit.

Bueno musu handi bat eta eskerrik asko.>


lunes, 13 de octubre de 2008

Bibliotekaren astea



Bibliotekaren astea urriaren 20-24 -ra izango da.

Eskolaz kanpoko orduetan bibliotekara datorren jendea gonbidapen bat jasoko du eta lehiaketetan parte hartu ahal izango.

Bideoak ikusi eta "adibidez" aldizkaria eraman ahal izango dute.

Hamabost minututan liburutegian dagoen erqakusteta ikusi daiteke, baina, nahai duzun beste denbora egon zitezke hemen.

OSO ONDO PASATUKO DUZU eta liburuen benetako esanahia ikusiko duzu gurekin.


Zer dira liburuak zuretzat?
Zer da liburutegia zuretzat?

Nahi baduzu, galdera hauei erantzun ahal izango diezu libutegian grabatuko den bideoarekin.

Liburuak gustatzen baizaizkizu, hemen zerrenda luze bat aurkituko duzu liburuei edo bibliotekei buruzko liburuekin.

Eta gehiago....

Nahi izanez gero komentario liburu baten sinatu ahal izango duzu eta zer iruditu zaizun esanez.
Liburu honetan beste pertsona batzuek idatzitakoa ere irakurri dezakezu


Gogoratu:

LIBURUAK NON, BIZIPENAK HAN!!!

domingo, 18 de mayo de 2008

5 urtekoak bibliotekan!

video

5 URTEKOAK BIBLIOTEKAN!

Laster bukatuko dira arratsaldeko klaseak eta, honekin batera, astean behin 5 urtekoekin egindako saioak. Saio horietan gauza asko egin ditugu: ipuinak entzun, ipuinetako irudi batzuk azaldu ipuina entzun eta gero, bibliotekan zer egin daiteke eta zer ez ikasi, Sarilda liburuzaina ezagutu eta berari buruzko ipuina asmatu, "beharrezko" pertsonaiak ezagutu: Elmer, aitita eta amama, Mrs. Monster eta Ricky bere semea... A! Marrazki pilo bat ere egin ditugu!

Hemen dauzkazue bibliotekatik pasatutako ume gehienak. Bai, irakurtzen ari dira, edo irudiak ikusten ari dira, hori ere irakurtzeko era bat da eta!

lunes, 12 de mayo de 2008

Iñaki Frierarekiko topaketa



Joan zen ostiralean, maiatzaren 9an, Iñaki Friera idazlea etorri zen 5. mailakoekin bere liburuak komentatzera. Gure adinerako idatzitako liburuak hauek dira: Izaroko altxorra, Aska itzazue pottokak! eta Trianoko gau gorriak.





Aste Santuan 5. mailako guztiek liburu hauetako bat irakurri zuten. Oporrak eta gero askok bigarren liburua irakurri zuten eta batzuk, onenak, hirugarrena ere!


Iñakik kontatu zigun mendia eta piratak izugarri gustatzen zaizkiola eta ideia gehienak bera bizitakoan edo irakurritakoan oinarritzen direla.


- Noiz hazi zinen liburuak idazten?
- Egun batean, ideia zoragarri bat bururatu zitzaidan:"IZAROKO ALTXORRA" idaztea.
-Zein izan da gehien gustatu zaizun liburua?
- Gehien gustatu zaidan liburua "IZAROKO ALTXORRA"izan da, lehenengo liburua izan zelako.
- Zergatik hitz egiten duzu piratei buruz?
- Txikitan, piratei buruzko liburuak gustatzen zitzaizkidalako.
- Zergatik 3 liburuetan, hitz egiten

martes, 22 de abril de 2008

LIBURUAREN EGUNA (Apirilak 23)



APIRILAK 23:

LIBURUAREN EGUNA!!!




Mutil batzuk irakurtzen gogo handiz






Etxean altxor batzuk gordetzen ditugu. Gogoratzen dituzue liburu honek zituen antzoki txikiak?
















Liburuaren eguna Apirilaren 23an ospatzen da. 1616ko egun horretan hiru idazle ospetsu hil ziren: Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega.


Hori ospatzeko "Lehengo Liburuak" erakusketa antolatu genuen. Horretarako ikastolako nagusi guztiei (guraso, irakasle, sukaldari, etab.) haien txikitako liburuak ekartzea eskatu genien.


Han agertu ziren Esther komikia, bosten liburu pare bat eta Enid Blyton beste mordo bat, antzinako Asterik eta Tintin, ipuin zahar zaharrak euskaraz eta beste asko ere!


Erakusketa zabalik egon zen 12etatik 6:30ak arte eta L.H.ko kurtso gehienak handik pasatu ziren eta Haur Hezkuntzako batzuk ere bai.


video

jueves, 28 de febrero de 2008

Ekintzak

-Liburuak maileguan hartu eta irakurri, noski! 3.800 liburu inguruan daukagu eta ateratzen diren liburu berri asko jarraitzen dugu erosten.

-Antzerkia literatura mota garrantzitsua da. Gustatzen zaigu txikientzako antzerkiak prestatzea baina denbora luzea behar da!

-Liburuei buruzko marrazkiak: Adbz.: "Elmer" koloretako elefantearen istorioa irakurri eta gero, marrazkiak egin dituzte 5 urtekoek, eta leihoan itsatsi ditugu. 1. eta 2. mailakoei hainbeste gustatu zitzaienez, haiek 15 Elmer egin zituzten. Bibliotekaren lehioetan ipinita daude, fija zaitez!

-Olerkiak: asmatu, irakurri...

-Liburu berriak aurkezten ditugu klaseetan.

-Informazioa bilatu ordenagailuan, entziklopedietan...

-Liburuak itzuli eta hainbat gauza aldatu.

-Etxerako lanak egin.

-Ipuinak idatzi.

-Idazleekin egon adbz.: 5. mailara Iñaki Friera etorriko da. Etorri baino lehen haien liburu bat edo bi, hiru batzuetan, irakurtzen dugu eta galderak prestatzen ditugu.

Aitor Arana

- Hitz berriak ikasi. Zuk badakizu Haiku, Kindle edo Blog zer diren? Pista bat: bibliotekarekin zerikusirik daukate...