martes, 29 de mayo de 2018

Nire aita ikusezina da

Liburu honen idazlearekin bildu ginen Bidarten liburuari buruz eta idazteari buruz hitz egiteko. Idazteko zaletasuna txikitan sortu zitzaion. Astelehenero ikastola "Atzoko eguna" idazlana idazteko eskatzen zioten. Berak igandero gauza bera egiten zuen: bere gurasoekin izeko-osabaren etxera joan. Beti berdina ez kontatzeko otu zitzaion zer edozer asmatzea.
Bera bizi den herrian, Bedian, adin honetako umeentzat irakurle tailerra antolatu du eta liburu hauek irakurri dituzte: Euli bat dut bihotzean, Elurraren formula eta Arkatz bat azkenengo lerroan.

jueves, 17 de mayo de 2018

jueves, 3 de mayo de 2018

4. mailakoak Alaitz Olaizolarekin

Aste santuan 4. mailakoek Alaitz Olaizolaren  Mikel eta Mikaela liburua irakurri zuten. Maiatzaren 2an liburuaren idazlearekiko topaketa egin genuen bibliotekan. Galdera pilo bat egin zioten Alaitzi eta gauza asko ikasi genituen. Berak antzerki lanak idazten ditu gehien bat, hau da bere ipuin bakarra. Idaztea  “momentu emozionantea” da berarentzat: baten negarrez hasi zen bere pertsonaiari gertatzen zitzaiona idazten, askotan barre egin du. 3zpa4 telebista programaren gidoilaria da. Laster aterako da jazarpenari buruzko antzerki liburua Nork agintzen du?. Idazteko aholkuak eta ideiak nondik atera kontatu zigun ere… Guk ere bageneukan berarentzako oparia prest: istorioaren inguruko marrazkiak eta Alaitzen biografia asmatuen bilduma. Oso saio interesgarria izan zen!