jueves, 26 de mayo de 2016

KARLISTEN ALTXORRA - Gaizka Arostegi



Maiatzaren 20an 6. mailakook Bidarte Liburutegira joan ginen solasaldi dialogikoan irakurritako Karlisten altxorra liburuaren idazlea ezagutzera.
Berarentzat idaztea plazer handia da; gero jendeak irakurtzen badu, hobe. Bere gustuko idazlea bat Julio Cortázar da eta gehien gustatu zaion liburua La conjura de los necios.
Gure artean idaztea gustuko dutenek aholkua eskatu ziotenean, lehenengo-lehenengo asko irakurri behar dutela esan zuen eta gero idatzi eta idatzi. Idazteko asko entrenatu behar da bere ustez.
Urrian bere liburu berria argitaratuko da: Nerbioi zinemako sekretua.



miércoles, 18 de mayo de 2016

Guk Dakiguna (LH 2)

Lh-ko bigarren mailan, liburutegiko saioan, ipuinen eta liburu informatiboen ezaugarriak eta euren arteko ezberdintasunak lantzen ibili gara, eta gure liburu informatiboak sortu ditugu, Guk Dakiguna izenekoak.
Guk Dakiguna (LH2) on PhotoPeach

jueves, 12 de mayo de 2016

LIBURU MAKETAK

6. mailan beti begiratzen dugu atzera eta orain arte gehien gustatu zaigun liburua aukeratzen dugu. Iaz gure gomendio guztiekin liburu bat sortu genuen denon artean, blog honetan ikusgai dago beherago, eta aurten maketak sortu ditugu.

Maketak: the making off on PhotoPeach





 Horretarako, liburuaren "mezua" zehaztu eta gero, era plastikoan adierazten saiatu gara. Hona hemen emaitza

MAKETAK on PhotoPeach



Maketa hauek, liburuaren asteko erakusketan egoteaz gain, 5. mailetan aurkeztu dugu. Elaborazio prozesua azaldu diegu gure liburu kuttunak irakurtzen animatu ditugu!!!

Maketak aurkezten on PhotoPeach





Maiatzaren 23tik 26ra ikusgai izango dira Barakaldoko Clara Campoamor Kulturetxean urtero ACEX programan gauden guztiok antolatzen dugun erakusketan. Etor zaitezte ikustera!