miércoles, 17 de noviembre de 2010

Ricardo Gomez gurekin!

Abenduaren 16an Ricardo Gómez idazlea 5. mailakoekin egon zen. Talde batek "Gente rara" irakurri zuen eta besteak "El hermano secreto de Caperucita Erre". Liburu biek arrakasta handia lortu zuten eta batzuk besteek irakurri zuten irakurtzen ari dira orain.

 Naia Pereiraren iritzia: Nik "Gente rara" irakurri dut eta interesgarria iruditu zait abenturak gertatzen direlako. Ricardo bera jatorra iruditu zait.

Aitor Bustamante: Nik ere "Gente rara" irakurri dut. Hasieran ez du ematen oso interesgarria, baino gero gehiago irakurtzen duzunean, ezin duzu irakurtzen utzi! Ricardo barregarria iruditu zait.

Koldo eta Katalin: Liburu bera irakurri dute eta dibertigarria eta misteriotsua irudite zaie, pitxaduratik sartzen direnean batez ere. Edo Quiquek atea ixten duenean. Ricardorekiko topaketa oso laburra egin zitzaien,

Ricardori oso berezia iruditu zitzaion bibliotekaren egunerako egindako lana: libururik kuttunena aukeratzea. Liburu bakar bat aukeratzea oso zaila iruditzen zaio eta guri ere!

Hemen berak esan zituen gauza interesgarri batzuk:
Escribid un diario, aunque no sea todos los días. Un diario puede poner: Hoy me he levantado y Drácula ha aparecido en mi ventana.
Escribir despacio, volver a leer. Leo un libro unas 50 veces antes de publicarlo, luego ya no vuelvo a leerlo.
Todos somos gente rara y tenemos derecho a serlo.
Me gustan los finales abiertos.
Mi abuelo me contaba cuentos, su favorito era El soldadito de plomo y yo creía que se lo había inventado él.
Me parece muy difícil elegir un sólo libro, yo he tenido muchos libros favoritos. Y autores también: Julio Verne, Stevenson, Salgari, Borges, Kafka, Cortázar...
Es bueno que todos hayamos leído el mismo libro, así cada uno aporta su punto de vista, leer juntos va bien.


lunes, 4 de octubre de 2010

Biblioteka eguna

Kaixo guztioi:
6.mailako neska batzuk gara eta biblioteka eguna nola ospatuko dugun azalduko dizuegu:
- 4.,5. eta 6.mailakoek gehien gustatu zaion liburuari buruzko fitxa bat egingo dute.
- Biblioteka eguna heldu aurretik gonbidapena jasoko duzue lan guztiak ikustera etortzeko.
Honekin azaltzen dizuegu zein gauza egongo diren biblioteka egunean.

viernes, 21 de mayo de 2010

Xabier Mendiguren 5. mailakoekin

Gaur Bidarte Udal Liburutegian Xabier Mendigurenekin egon gara bere liburua, Miss Txatarra, irakurri eta gero. Gauza pilo bat kontatu digu:

- "Erreztasun pizka bat daukat istorioak asmatzeko" (Guri pixka bat baino gehiago daukala iruditu zaigu).

- Liburu bat idazteko hiru baldintza behar dira: asko irakurtzea, hizkuntza menperatzea eta irudimena izatea.

- Bere adineko jende asko drogagatik hil dela eta horregatik gaia atera du liburu honetan.

- Txikitatik nagusitara izan nahi duzun lanbidea aldatzen da.

martes, 18 de mayo de 2010

2. mailakoak ipuin kontalaria entzuten!

Maiatzaren 18an Kandelen Azpianeko ipuin kontalari bat etorri zen 2. mailakoei Triku mago txikiaren ipuina kontatzera. Hemen ikusten da zer adi egon ziren!


jueves, 29 de abril de 2010

ETA HEMEN ARGAZKI GEHIAGO!!!


Hona hemen guraso batzuen komentarioak:

- Asko gustatu zait. Kurtso guztiak parte hartzea oso inportatea iruditzen zait. Gai bati lotuta hainbeste gauza desberdinak topatzea lan bikaina. Umeak ikasteko oso baliagarria.
- Han hecho un gran trabajo, tanto los-as chavales como la directora-jefa.
- Hau lan ona! Txikiengandik hasita lan bikaina! Merezi izan dau emondako ordu eta esfortsu guztia! Zorionak!

martes, 27 de abril de 2010

LIBURUAREN EGUNA: Lehenengo argazkiak!!!


Bioaniztasuna Nazioarteko Urtea aitzakitzat hartuta, maila bakoitzak lan desberdin bat prestatu zuen:

- 2 urtekoek: animalien marrazkia.
- 3 urtekoek: animaliei buruzko liburu handia.
- 4 urtekoek: estegosaurua erraldoia.
- 5 urtekoek: jostailuak berrerabilitako materiala erabiliz.
- 1. mailakoek: gure inguruan galzorian dauden animalien mapa.
- 2. mailakoek: galzorian dauden animalien munduko mapa.
- 3. mailakoek: animaliak protagonista duten kamishibaiak asmatu.
- 4. mailakoek: animalia bati buruzko dokumentazio lana.
- 5. mailakoek: munduaren egoera hobetzeko informazio panelak sortu.
- 6. mailakoek: gaiaren inguruko power-pointak ingelesez.
- DBHkoek: hormirudi erraldoiak eta tribial handia.




martes, 20 de abril de 2010

Patxi Zubizarreta



Naroa: Patxi oso jatorra izan da, liburua oso miresgarria izan da. Liburu bat zelan idazten da kontatu digu eta esan digu lehenengo eskema bat egiten duela, gero eskuz idazten du berdez umeentzako eta urdin ilunaz helduentzako. Ibaizabal argitaletxeko bat etorri da berarekin.

Maite: oso mutil jatorra iruditu zait eta istorio asko kontatu digu. Marraztuidazu gutun bat, Usoa eta Ostiraleko opila liburuak irakurrita ditut. Gainera egunkariko argazki bat erakutsi eta bertan munduko gizonik altuena ikusten zen. Berak horrekin pentsatu zuen Xia Tenzin mutil erraldoia asmatzerakoan. Postal batean neska gazte bat agertzen zen ume txiki bat bizkarrean eramaten eta berarentzat horiek dira Jentzi eta Xia.

Naia: oso ondo azaltzen ditu bere gertakizunak, berak idazten dituen liburu interesgarriak dira, adibidez Xia eta Usoa. Kontatu digu bera ospitalean zegoenean esan zion bere aitak ea etxera joan zitekeen eta berak baietz esan zion baina aita joan bezain laster, negarrez hasi zen. Aitak atea zabaldu zuen eta, horrela ikusita, berarekin gelditzea erabaki zuen. Orduan “Paularen zazpi gauak” liburua asmatu zuen.

martes, 2 de febrero de 2010

1. mailakoak Mari Julirekin!

"Mari Juli" ipuin kontalaria etorri zen urtarrilaren 21ean 1. mailakoei ipuin bat kontatzera: Elmer. Oso ipuin dibertigarria da eta, gainera, tronpa bat egiteko aukera izan zuten.



Hemen ikusten da zein ondo pasatu genuen!!!


jueves, 28 de enero de 2010