viernes, 21 de mayo de 2010

Xabier Mendiguren 5. mailakoekin

Gaur Bidarte Udal Liburutegian Xabier Mendigurenekin egon gara bere liburua, Miss Txatarra, irakurri eta gero. Gauza pilo bat kontatu digu:

- "Erreztasun pizka bat daukat istorioak asmatzeko" (Guri pixka bat baino gehiago daukala iruditu zaigu).

- Liburu bat idazteko hiru baldintza behar dira: asko irakurtzea, hizkuntza menperatzea eta irudimena izatea.

- Bere adineko jende asko drogagatik hil dela eta horregatik gaia atera du liburu honetan.

- Txikitatik nagusitara izan nahi duzun lanbidea aldatzen da.

martes, 18 de mayo de 2010

2. mailakoak ipuin kontalaria entzuten!

Maiatzaren 18an Kandelen Azpianeko ipuin kontalari bat etorri zen 2. mailakoei Triku mago txikiaren ipuina kontatzera. Hemen ikusten da zer adi egon ziren!