lunes, 11 de mayo de 2009

ANTTON KAZABON 3. MAILAKOEKIN

Hemen daude 3. mailakoak idazlearekin bere liburuak irakurri eta gero: Momolo, Txara Txikia eta Ttanto. Haiek bizi izandakoa hemen ikus dezakegu:
Maiatzaren 8an, Antton Kazabonen bisita eduki genuen. Oso jatorra zen Antton kazabon. Hitzak esaten genienea, berak errimak egiten zituen hitzekin.Galderak egiterakoan izen eskatzen zigun eta adibidez Olatz eta esaten zuen "Olatz lana egin beharko dugu latz" edo ere Beñat "Beñat, galdera bi ala bat?" Juleni esparadrapoa ipini zion takoekin. Gero, ahokorapiloak egin genituen eta Iñigo Arrasatek eta Leire Juarrosek irabazi zuten. Bere liburu bana oparitu zien. Eta azkenik guk irakurritako liburua fimatu zigun eta klasera etorri ginen. Egun horretan oso ondo pasatu nuen. Nire bizitzako egunik onena izan zen.

miércoles, 6 de mayo de 2009

ACEX KULTURA ASTEA







Datorren astean, Maiatzaren 11tik 15era, ACEX (Actividades Extraescolares) erakusketa ospatuko da Barakaldoko "Clara Campoamor" aretoan. Bertan ikusgai egongo dira bizkaiko eskoletako biblioteka, komunikazio, kirola, ingurugiroa, artistika, etab. taldeetan sortutako materialak eta ekintzak. Guk Liburuaren Egunerako antolatu genuen Astronomia erakusketarako sortutako ipuinak eta horma-irudiak eramango ditugu.





Ostiral goizean 5. mailakoak joango dira parte hartzen.





Asteazkenean arduradunen eguna egingo da eta, hori dela eta, biblioteka itxita egongo da.

lunes, 4 de mayo de 2009

Origami bibliotekan

Apirilaren 27an, ingenieritza eskolako irakasle bat etorri zen LHko 3.mailakoekin origami egitera.