martes, 23 de diciembre de 2014

ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!!!!

Gabonetako merendola on PhotoPeach




martes, 4 de noviembre de 2014

Eguerdietan bibliotekan...

Bazkal ostean,  biblioteka gustuko txoko izaten dute Lehen Hezkuntzako ikasleek.  Ipuinak irakurtzen ditugu, hitz egin, jolastu, margotu, antzeztu..


Hona hemen ikasleen lantxo bat. Animaliak ikusi ondoren, bakoitzak bere gogoko animalia irudikatu zuen

Norenak dira ipurdi hauek?
      



martes, 16 de septiembre de 2014

DIPLOMADUNAK!!!

Diplomadunak on PhotoPeach




martes, 20 de mayo de 2014

JOXIEMARI ITURRALDE: Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed

JOXEMARI ITURRALDE on PhotoPeach



Liburua ez zitzaigun asko gustatu kapitulu bakoitzean gaiaz aldatzen zuelako.

Joxemari oso jatorra izan da. Nahiz eta gauzak askotan errepikatu, guztiok biakin pasa dugu!

jueves, 8 de mayo de 2014

LIBURUAREN ARGAZKIAK HEMEN DAUDE!!!

Lehenengo eguna on PhotoPeach

Bigarren eguna on PhotoPeach

Azkenengo eguna  on PhotoPeach





lunes, 7 de abril de 2014

LIBURUAREN EGUNA




Azkenean heldu da!
Apirilaren 9an, 10ean eta 11an 2014ko LIBURUAREN EGUNA aste honetan ospatuko dugu.
Klase orduetan talde guztiak pasatuko dira eta gurasoen txanda 5etatik aurrera izango da.

Gaia...

jueves, 27 de febrero de 2014

INDIAN PAPER ART

Gaur Kumar egon da gurean, Indiatik etorritako artista bat. Zeta papera biziak eta artaziak erabiliz artelan ederrak sortu ditu. Guk ere artista batzuk ditugu hemen!

INDIAN PAPER ART on PhotoPeach

Hemen daukazue Ainhoa Irurzunek etxean egindako lan batzuk




lunes, 24 de febrero de 2014

1. mailakoak Bidarten

Otsailaren 6an Bidarteko biblioteka ezagutzera joan ginen. Han sorpresa handia izan genuen: MARILUR gure zain zegoen bere bidaia magikoa kontatzeko...

Bidarte on PhotoPeach

TANTRIXARTISTA GEHIAGO!!!!!!!




viernes, 7 de febrero de 2014

TANTRIXEKO TXAPELDUNAK!!!

HEMEN DAUKAGU 12 MAILAK GAINDITU DITUZTEN LEHENENGO TXAPELDUNAK!!!

lunes, 3 de febrero de 2014

Castillo Suarez

Castillo Suarez on PhotoPeach

Muxurik nahi? gabonetan irakurri eta gero, Castilloren bisita eduki genuen. Liburuaren istorioa bururatu zitzaion berari muxurik ematea gustatzen ez zaiolako eta bere lagun bati, Miren Agur Meabe idazleari, kontrakoa gertazen zaiolako.

Kasualitatez, bere hiru liburuen protagonistak kaxkagorriak dira. Baina uste dugu guztiak neskak izatea ez dela kasualitatea.

Bere liburuen artean gehien gustatzen zaiona Ebelina mandarina da lehenengo izan zelako.

jueves, 30 de enero de 2014

Fernando Morillo

Fernando Morillok idazleak kontatu zigun batzuetan ez dituela gauzak oso ondo ulertzen. Adibidez:
Zure antxoa naiz - Ni zoriontsua naiz beharrean. Edo: Vaya pedo me he tirado -.Vaya hombre he encontrado.
Idazteko betaurrekoak behar direla  ideiak harrapatzeko. Eta  zuhaitzekin hitz egitea oso lagungarria dela.
Neska batekin maiteminduta zegoela idatzi zuen lehenengo olerkia eta idaztea gustazen zitzaiola ikusi zuen.


martes, 21 de enero de 2014

Munduari itzulia 80 egunetan

Phileas Fogg, liburuaren protagonista, ingeles flemaren adierazlerik handiena da. Bere apostua: 80 egunetan mundu osoari bira ematea. Helburu hori lortzeko edozer egingo du, bere lasaitasuna behin ere galdu gabe. Bidaia honetan, Passepartout zerbitzariak lagunduko dio. Bidean Aouida suttytik salbatuko duen gaztea, Fix detektibea eta pertsonaia gehiago ezagutuko dituzte.

Urtero bezala, erakusketa bat antolatuko dugu, oraingo honetan Haur eta Gazte Liburuaren Egunean, Apirilaren 2 eta 4 artean, 17:00etatik 18:30etara arte (gurasoentzat).
Denetarik egongo da: "Tailerrak", jokoak, adin guztietak umeen lanak, marrazkiak, etab.
Guztion artean lan ederra sortzea lortuko dugu, eta ikustera joateak pena mereziko du, ez izan dudarik!
Gurasoren batek ideiaren bat izanez gero, komenta dezake! Edozein ideia onartzen da hemen! Baten bat izanez gero, bidal ezazue bibliotomatea@gmail.com-era.