martes, 17 de noviembre de 2015
LETRAK ETA FUTBOLA
Gure partaidetza handia izan denez, saria eta dena jaso dugu.... San Mames Barrian hasieran erabilitako lonaz egindako karterak!!! Ederrak, zoragarriak!!!
Eskerrik asko, Athletic!
martes, 8 de septiembre de 2009
lunes, 4 de mayo de 2009
Origami bibliotekan
domingo, 26 de abril de 2009
LIBURUAREN EGUNA
Heldu eta pasatu egin da gure egun handia! Argazkiak igotzeko arazo tekniko txiki, hala espero dugu, bat izan dugu. Baitartean, hona hemen bisitari batzuk utzitako komentarioa:
lunes, 20 de abril de 2009
LIBURUAREN EGUNA HELDU DA!
LIBURUAREN EGUNA
eta
ASTRONOMIA
EZ GALDU IKASTOLAKO SARRERAN EGONGO DEN ERAKUSKETA!!!
IKASTOLAKO UME GUZTIEK PARTE HARTU DUTE!
viernes, 27 de marzo de 2009
Gure pertsonaiak!
miércoles, 25 de marzo de 2009
ADIBIDEZ 11. LEHIAKETA
GOGORATZEN DUZUE ZUEN GURASOEN EDO AITITE-AMAMAREN BIHURRIKERIAK KONTATZEKO LEHIAKETA?
Bai, bai. 5. eta 6. mailako guztiek egiteko aukera eduki zenuten. Ba María Álvarezen aititeren barrabaskeria, Ortigas "en" mi abuelo, liburu batean agertuko da!!!
ZORIONAK, MARÍA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
lunes, 2 de marzo de 2009
3. mailakoak eta Rodariren binomio fantastikoa
3. C-koek: umea eta kotxea esan zuten eta denon artean "XXXXXXXX eta kotxe miresagarriaren misterioa" ipini genuen. Ipuin guztiak entzun eta gero, hau aukeratu genuen:
Felix eta auto miresgarriaren misterioa
Bazen behin Felix umea ilargira iritsi nahi zuena baina ez zekien nola egin ahal zuen. Gauez beti geratzen zen ilargira begiratzen. Egun batean, izar iheskor bat pasatzen ikusi zuen eta nahi bat eskatu zion: ilargira joatea.
Beste egun batean bere etxeko garajera joan zen. han auto bat zegoen. Oso auto polita zen baina pixka bat zahar eta bat-batean martxan jarri zen. Feliz harrituta geratu zen Mendi tontor bateraino iritsi zen. Gero hondartza batera. Han itsasontzi bihurtu zen eta uretara sartu zen. uharte batera heldu zen, orduan konturatu zen autoa miresgarria zela. Bat-batean kohete bihurtu zen eta ilargirantz abiatu zen. Oso pozik zegoen Felix bere nahia bete zelako. Eta abentura gehiago pasatu zuten.
Xabier Paz
"Eta ekaitzak baloia ekarri zigun"
Baziren behin hiru neska, Nuria, Sara eta Leire deitzen zirenak. Parkera joan nahi zuten baina hiru nesken gurasoek ez zieten utzi ekaitza zegoelako. Sarak Nuria eta Leireri deitu egin zien ea bere etxera joan nahi zuten . Haien gurasoek baitz esan zuten eta Nuria eta Leire batera joan ziren Sararen etxera.
Heldu zirenean jolasten hasi ziren. Pixka bat geroago zarata arraro bat entzun zuten. Portalera jaitsi ziren eta ekaitza zegoen. Hiru baloi jaitsi ziren. Begiratzen jarraitu zuten eta, azkenean, mutil bat ikusi zuten. Roberto zen balioak botatzen ari zena. Hiru neskak Robertorengana joan ziren eta hauxe esan zioten: Zer egiten duzu hemen? Eta hauxe erantzun zuen Robertok: aspertzen nintzen eta txantxa bat egin nahi nuen.
Azkenean hiru neskak eta Roberto Sararen etxera joan ziren jolastera.
Leire Juarros 3. A
Xirripin eta baloi majikoa
Bazen behin baloi majiko bat. Baloiari ezin zitzaion eman. Zergatik? Ematera zindoazenean eskumarantza edo ezkerrantza zihoan.
Egun baten Xirripinek futbolean jolastea erabaki zuen. Baina ez zekien jolasten. Praktikatzen hasi zen. Urte bat geroago bazekien jolasten.
Azkenean Xirripinek baloi majikoarekin jolastu zuen eta baloia ez zihoan eskumara ez ezkerrera.
Iñigo Arrasate 3. B
lunes, 16 de febrero de 2009
2009. urteko aratusteak DBH-n
viernes, 30 de enero de 2009
Bakearen astea 5. mailan
sábado, 24 de enero de 2009
2. mailakoak eta arte liburuak
2. mailako ikasleek arte liburu batzuk ezagutu dituzte eta goiko bi hauek izan dira gehien gustatu zaizkienak. Begiratu zelako lan ederrak egin dituzten haiek ere!!!
viernes, 23 de enero de 2009
5.mailako denda

Gu, 5.mailako neskak, denda bat egin dugu liburu onenekin. Apalategi bat dugu liburuekin eta erreserbatu egin ahal dira. Liburua hartzeko ,ezker aldeko horrian apuntatu behar duzu eta gero zure fitxan.
Hiru apal daude: behekoan HH4-tik HH5-era, erdikoan 1. mailatik-3.mailara eta azkenengoan LH4-tik,LH6-ra.
Anima zaitezte liburuak hartzen!!!
Inauterietako lehenengo kopla!!!!!!!!
viernes, 9 de enero de 2009

Kaixo guztioi!!!!
Opor bueltan gaude, eta dagoeneko kendu ditugu Olentzero, gabon-zuhaitza eta gabon-liburuak.
Zein den gure hurrengo ekintza? Bada, zertan ari dira 5. eta 6. mailakoak buru belarri? Bai, asmatu duzue, ihauteriak laster helduko dira Deustura eta bibliotekan ospatu behar ditugu.
Iaz, adibidez, kartoizko panpin batzuk paperezko mozorroekin jantzi genituen. Baina ezin zen edozein mozorro asmatu, liburu baten pertsonaia izan behar zuen: Kika sorgina, Taro otsoz jantzita, aitonaren dantzari txikia, Bob pirata...
Komentarioetan idatzi zure ideia eta ostiraleko klubekoek onena aukeratuko dute.
Ea aurten denon artean zer asmatzen dugun!
viernes, 21 de noviembre de 2008
4. mailakoak eta "El secuestro de la bilbiotecaria"
jueves, 28 de febrero de 2008
Ekintzak
-Antzerkia literatura mota garrantzitsua da. Gustatzen zaigu txikientzako antzerkiak prestatzea baina denbora luzea behar da!
-Liburuei buruzko marrazkiak: Adbz.: "Elmer" koloretako elefantearen istorioa irakurri eta gero, marrazkiak egin dituzte 5 urtekoek, eta leihoan itsatsi ditugu. 1. eta 2. mailakoei hainbeste gustatu zitzaienez, haiek 15 Elmer egin zituzten. Bibliotekaren lehioetan ipinita daude, fija zaitez!
-Olerkiak: asmatu, irakurri...
-Liburu berriak aurkezten ditugu klaseetan.
-Informazioa bilatu ordenagailuan, entziklopedietan...
-Liburuak itzuli eta hainbat gauza aldatu.
-Etxerako lanak egin.
-Ipuinak idatzi.
-Idazleekin egon adbz.: 5. mailara Iñaki Friera etorriko da. Etorri baino lehen haien liburu bat edo bi, hiru batzuetan, irakurtzen dugu eta galderak prestatzen ditugu.
Aitor Arana
- Hitz berriak ikasi. Zuk badakizu Haiku, Kindle edo Blog zer diren? Pista bat: bibliotekarekin zerikusirik daukate...