jueves, 30 de enero de 2014

Fernando Morillo

Fernando Morillok idazleak kontatu zigun batzuetan ez dituela gauzak oso ondo ulertzen. Adibidez:
Zure antxoa naiz - Ni zoriontsua naiz beharrean. Edo: Vaya pedo me he tirado -.Vaya hombre he encontrado.
Idazteko betaurrekoak behar direla  ideiak harrapatzeko. Eta  zuhaitzekin hitz egitea oso lagungarria dela.
Neska batekin maiteminduta zegoela idatzi zuen lehenengo olerkia eta idaztea gustazen zitzaiola ikusi zuen.


martes, 21 de enero de 2014

Munduari itzulia 80 egunetan

Phileas Fogg, liburuaren protagonista, ingeles flemaren adierazlerik handiena da. Bere apostua: 80 egunetan mundu osoari bira ematea. Helburu hori lortzeko edozer egingo du, bere lasaitasuna behin ere galdu gabe. Bidaia honetan, Passepartout zerbitzariak lagunduko dio. Bidean Aouida suttytik salbatuko duen gaztea, Fix detektibea eta pertsonaia gehiago ezagutuko dituzte.

Urtero bezala, erakusketa bat antolatuko dugu, oraingo honetan Haur eta Gazte Liburuaren Egunean, Apirilaren 2 eta 4 artean, 17:00etatik 18:30etara arte (gurasoentzat).
Denetarik egongo da: "Tailerrak", jokoak, adin guztietak umeen lanak, marrazkiak, etab.
Guztion artean lan ederra sortzea lortuko dugu, eta ikustera joateak pena mereziko du, ez izan dudarik!
Gurasoren batek ideiaren bat izanez gero, komenta dezake! Edozein ideia onartzen da hemen! Baten bat izanez gero, bidal ezazue bibliotomatea@gmail.com-era.