jueves, 19 de diciembre de 2013

Ipuina bukatzen...



Ipuinaren hasiera diskoan entzun eta gero, hau da 4. mailakoek asmatu zutena...

Eta Estik Txurirekin asko jolasten zuen Marko alde batera utzita. Marko barrutik negarrez ari zen bere begien aurretik Esti Txurirekin jolasten ari zen bitartean. Marko oso haserre zegoen. Eta zera pentsatzen zuen Txuritaz: Hori bai txakur tentel, zorritsu eta zikina!!! Bat-batean Marko mugitzen hasi zen. Txuri konturatu orduko ikaratu egin zen eta alde egin zuen. Este eta Marko bakarrik gelditu zirenean, Marko Estiri zera galdetu zion: Zergatik utzi nauzu, Esti? Estik, harriturik, ez zuen ezer esan. Baina malkoak ixuri zituen denbora batean. Txuri begira zegoen atearen ondoan eta Txurik Markoren tripan hazk egin zion. Esti, konturatzean, negar batean amarengana joan zen eta dena konatu zion. Amak beste panpina bat erosiko ziola esan zion. Baina Estik buruarekin ezetz esan zion eta bere gelara joan zen.
Bat-batean Markoren tripa disdiratzen hasi zen. Eta tripa konpondi zitzaion. Txurik barkamena eskatu zion. Estik ulertu zuen ez dagoela indar handiagorik lagunen maitasuna baino.
 
                                                                                    Oihana Acuña eta Ainhoa Díaz-Crespo

Marko bakarrik sentitzen zen, hutsune handia sentitzen zuen bere barnean. Mata malko bat erori zitzaion. Orduan pentsatu zuen Estik jadanik ez zuela maite eta maleta egin zuen. Etxetik joan zen: kale hotzetatik joan zen hiri osoa zeharkatu arte. Hiriaren kanpoaldean eman zuen gaua. 
Estitxu esnatu zenean.  konturatu zen Marko ez zegoeal. Orduan bere gurasoengana joan zen gertatutakoa kontatzera. Marko joana zela kontatzera. Geroago Estitzu bere gelara joan zen eta urlertzu zuen gertatu zena. Markoren bila joan zen kale ilun eta hotzetan barrena. Ordu batzuk ibili eta gero, Marko urrunean ikusi zuen lurrean botata. Marko negarrz zegoen. Markok Este berataz hain kexkatuta ikusi zuenean, irribarre zabal bat egin zuen. Eta Estiren eskutik hartuta, etxera bueltatu zen ilunabarrean barrena, baina oraingoan txakurrik gabe.
                                                                                     Ainara Txopitea eta Asel Fernández

                                                                                  

                                                                               

GABONAK ARTE


martes, 17 de diciembre de 2013

Liburuen Ginkana Bertsoz

Eta orain 6.Akoak 3. mailakoekin!

martes, 10 de diciembre de 2013

Liburuen Ginkana bertsoz

6. Bkook bertso batzuk prestatu ditugu 3.Bkoekin ginkana bat egiteko. Bertsoak pistak ziren eta liburuetan ezkutatu ditugu. Lehenengo pista eskuan eman diegu eta gero, liburuz liburu joan dira pista guzitak aurkitu arte. Azkenean, guztiok elkarri txalokatu diegu eta nagusiok mate saioa galdu dugu.
Oso ondo egon gara guztiok batera!



lunes, 25 de noviembre de 2013

Euskararen eguna

Abenduaren 3an, asteartea, ikastolan Euskararen eguna ospatuko dugu; eta ez beti bezala, ez.

Aurten gauza berriak proposatu dira DBHko ikasleen euskara mintzategian, besteak beste: Kalejira ikastolatik, txingak, txokor bilketa, karaokea eta beste hainbat gauza.

Karaokean kantatu nahi izanez gero, izena eman beharko da klase bakoitzean, taldeka nahiz bakarka.

Herri kiroletan parte hartu nahi izanez gero, izena ere eman beharko da klaseko orrialdean. Taldeak gutxienez 5 pertsonakoak izan beharko dira.

Horretaz gainera, Euskararen egunean, guztiok gorriz, zuriz, berdez edo urdinez jantzi beharko gara, gero argazkia egiteko.

Karaokean eso herri kiroletan inor ez apuntantuz gero, klasera itzuli beharko gara. Orduan, badakizue, apunta zaitezte!

lunes, 28 de octubre de 2013

jueves, 3 de octubre de 2013

Ikasturte berria






Ikasturte berria hasi da eta gu bibliotekako berriak kontatzera etorri gara.


martes, 1 de octubre de 2013

DIPLOMAK!!!

Diplomak!!! on PhotoPeach

lunes, 10 de junio de 2013

Xabier Amuriza

Aurten Euskal Idazleen Elkarteak aukera paregabea eman digu: Xabier Amuriza bertsolari handia ezagutzea!!! 3. mailakoekin egon zen Maiatzaren 28an eta ahots gabe geratu ginen guztiok hainbeste abestu eta gero! Hemen daukazue adibide bat

            EGUEN ZURI (berrizko doinua)
Eguen zuri honetan / hasi gara gu kantetan
zuri zurijjek maixuarentzat / beste enparauek guretzat...

Xabier Amuriza 3. mailakoekin on PhotoPeach


lunes, 27 de mayo de 2013

JULEN GABIRIA

Nire aita ikusesina da irakurri eta gero, Julen Gabiriarekin egon ginen Bidarteko liburutegian. Liburua bere bigarren alaba jaio zeneko bizitako esperientzian oinarrituta dagoela kontatu zigun. Frankenstein txuri-beltzeko pelikula ikustea biziko gomendatu zigun. Idazlea izatea asko gustatzen zaio "munduak asmatzea magikoa delako". Bere nahia 10 urte barru Nire aita ikusezina da inork ez ulertzea dela: horrek esan nahi izango du aita guztiek haien seme-alabetaz arduratzen direla!

Julen Gabiria on PhotoPeach

jueves, 2 de mayo de 2013

LIBURUAREN EGUNA: 50. URTEURRENA

 LIBURUAREN EGUNA 2013 on PhotoPeach

martes, 23 de abril de 2013

Arrate Egaña Deustun


Maitzaren  14an Arrate Egaña idazlea etorriko da Bidarteko blibotekara. 6. mailakook aste santuan Hizkuntza sekretuak liburua irakurri dugu eta Arrateri galderak egiteko aukera izango dugu








Liburuaren Eguna!!!!!


Aste honetan,  apirilak 24-tik 26-era,  Liburuaren Eguna ospatuko dugu ikastolan, espero dugu guraso asko etortzea. Lasai, ikasle talde guztiak pasatuko gara handik .Ordutegia gurasoentzat : 5:00-6:30.






miércoles, 6 de febrero de 2013

Un intruso... bibliotekan!!!

Gabonetan 4. mailakoek Un intruso en mi cuaderno liburua irakurri zuten eta astlehenean idazlearen bisita izan genuen. David Fernández Sifres Leonetik etorri zen gurera eta gauza interesgarri pilo kontatu zigun:

- Empezó a escribir porque le gustaba decir mentiras. Cuando las decía, sus padres le reñían y cuando las escribía le felicitaban.
- Otra razón muy importante fue Lorena: era una chica de su clase que le gustaba y que no le hacía ni caso, así que decidió empezar a escribir las cosas que no le pasaban y le hubiera gustado que le pasasen.
- Para escribir hacen falta cuatro cosas: imaginación ("es un músculo que hay que trabajar"); lápiz y papel; leer mucho y PAPELERA: no hay que tener miedo a confundirse, a escribir mal.
- De pequeño le gustaba mucho leer y, como dice Ana Mª Matute, si no lees, tú te lo pierdes.

Gero liburuari buruzko galdera pilo bat egin zuen eta guztiak asmatu genituen. Asmatutako bakoitzeko piruleta bat ematen zuen. Orduan gure txanda heldu zen eta galdera nahiko egin genuen guk ere.

Hemen dauzkazue argazki batzuk


Un intruso en mi cuaderno on PhotoPeach

martes, 22 de enero de 2013

Erruleta martxan berriro!

Urtarrilaren 17an 1. mailakoek sorpresa atsegin bat eduki zuten klase orduko saioan: 6. mailako batzuen bisita! Aitanak, Andreak eta Alaitzek bibliotekari buruzko galdera batzuk prestatu zituzten eta erruletan jolastu zuten. Egia esan, ia galdera guztiak ondo erantzun zituzten liburutegia eta liburu asko oso ondo ezagutzen dituzte eta!

Make your own slide show at Animoto.