domingo, 18 de mayo de 2008
5 urtekoak bibliotekan!
5 URTEKOAK BIBLIOTEKAN!
Laster bukatuko dira arratsaldeko klaseak eta, honekin batera, astean behin 5 urtekoekin egindako saioak. Saio horietan gauza asko egin ditugu: ipuinak entzun, ipuinetako irudi batzuk azaldu ipuina entzun eta gero, bibliotekan zer egin daiteke eta zer ez ikasi, Sarilda liburuzaina ezagutu eta berari buruzko ipuina asmatu, "beharrezko" pertsonaiak ezagutu: Elmer, aitita eta amama, Mrs. Monster eta Ricky bere semea... A! Marrazki pilo bat ere egin ditugu!
Hemen dauzkazue bibliotekatik pasatutako ume gehienak. Bai, irakurtzen ari dira, edo irudiak ikusten ari dira, hori ere irakurtzeko era bat da eta!
lunes, 12 de mayo de 2008
Iñaki Frierarekiko topaketa
Joan zen ostiralean, maiatzaren 9an, Iñaki Friera idazlea etorri zen 5. mailakoekin bere liburuak komentatzera. Gure adinerako idatzitako liburuak hauek dira: Izaroko altxorra, Aska itzazue pottokak! eta Trianoko gau gorriak.
Aste Santuan 5. mailako guztiek liburu hauetako bat irakurri zuten. Oporrak eta gero askok bigarren liburua irakurri zuten eta batzuk, onenak, hirugarrena ere!
Iñakik kontatu zigun mendia eta piratak izugarri gustatzen zaizkiola eta ideia gehienak bera bizitakoan edo irakurritakoan oinarritzen direla.
- Noiz hazi zinen liburuak idazten?
- Egun batean, ideia zoragarri bat bururatu zitzaidan:"IZAROKO ALTXORRA" idaztea.
-Zein izan da gehien gustatu zaizun liburua?
- Gehien gustatu zaidan liburua "IZAROKO ALTXORRA"izan da, lehenengo liburua izan zelako.
- Zergatik hitz egiten duzu piratei buruz?
- Txikitan, piratei buruzko liburuak gustatzen zitzaizkidalako.
- Zergatik 3 liburuetan, hitz egiten
martes, 6 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Entradas (Atom)