domingo, 18 de mayo de 2008

5 urtekoak bibliotekan!



5 URTEKOAK BIBLIOTEKAN!

Laster bukatuko dira arratsaldeko klaseak eta, honekin batera, astean behin 5 urtekoekin egindako saioak. Saio horietan gauza asko egin ditugu: ipuinak entzun, ipuinetako irudi batzuk azaldu ipuina entzun eta gero, bibliotekan zer egin daiteke eta zer ez ikasi, Sarilda liburuzaina ezagutu eta berari buruzko ipuina asmatu, "beharrezko" pertsonaiak ezagutu: Elmer, aitita eta amama, Mrs. Monster eta Ricky bere semea... A! Marrazki pilo bat ere egin ditugu!

Hemen dauzkazue bibliotekatik pasatutako ume gehienak. Bai, irakurtzen ari dira, edo irudiak ikusten ari dira, hori ere irakurtzeko era bat da eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario