viernes, 30 de enero de 2009

Bakearen astea 5. mailan

Bakearen astea dela eta, 5.-ko ikasleek proposamen batzuk egin dituzte, ikastola hobetzeko:
- Ikastolako patioa garbiago egotea, hau da, astero garbitzea.
- Ondo portatu, guztiekin ondo konpondu. Eta besteei ondo hitz egin.
- Ume guztiak ez haserretu eta guztiekin ondo konpondu.
- Denak batera jolastu eta ez taldeka egon.
- Norbaiti zeozer gertatzen zaionean lagundu.
- Denak oso majoak izatea.
- Eskuzabalak izan.
- Jolasak.
- Konpondu hobeto eta lagunak izan.
- Bakea eta laguntasuna.
- Majoa izan eta adeitasuna.
- Interes gehiago jarri gauzetan.
- Atentzio gehiago.
- Patio 60 minutu.
- Asko dibertitu.
- Ez egin min inori, ez esan gauza itsusiak eta lagunak izan.
- Janari gehiago.
- Mutilak majoak izatea.
- Materiala zaindu.
- Gauzak partekatu.
- Koltxoia, mundu guztia gustura egoteko.
Ikusten duzuenez, ideia batzuk ez dira oso errealistak, baina beste batzuk onak dira!
ZUK ZEUK ZEINTZUK EGIN DITZAKEZU???????????

martes, 27 de enero de 2009

Kaixo guztioi, ba al dakizue zer gertatu den gaur , Urtarrilaren 27an ikastolan???
ba erreka oso beteta dagoela eta gainezka egingo duen beldur dira, horregaitik gaur arratsaldean ez dago klaserik. Benetan harrigarria, ezta???

sábado, 24 de enero de 2009

2. mailakoak eta arte liburuak


2. mailako ikasleek arte liburu batzuk ezagutu dituzte eta goiko bi hauek izan dira gehien gustatu zaizkienak. Begiratu zelako lan ederrak egin dituzten haiek ere!!!




Katixa Agirre 4. mailakoekin




Gabonetan 4. mailakoek "Paularen seigarren atzamarra" liburua irakurri genuen. Oso zirraragarria eta arraroa izan zen liburua. Katixa idazleak liburu bat nola egiten den azaldu zigun Uratarrilaren 20-an eta zein hiru iturri behar diren liburu bat idazteko:

-Irudimena.
-Benetako bizitza.
-Asko irakurtzea.

Katixa Agirreri irakurtzea idaztea baino gehiago gustatzen zaio.Sekretu bat kontatu zigun, bere hurrengo liburuaren izenburua: Ni ez naiz sirena, eta zer?

Oso jatorra izan zen eta oso ondo azaldu zigun liburu baten prozesua. Guk bere asmatutako biografiak eman genizkion eta orain bere iritziaren zain gaude!!!

Biblioteka eguerdietan!

viernes, 23 de enero de 2009

5.mailako denda



Gu, 5.mailako neskak, denda bat egin dugu liburu onenekin. Apalategi bat dugu liburuekin eta erreserbatu egin ahal dira. Liburua hartzeko ,ezker aldeko horrian apuntatu behar duzu eta gero zure fitxan.
Hiru apal daude: behekoan HH4-tik HH5-era, erdikoan 1. mailatik-3.mailara eta azkenengoan LH4-tik,LH6-ra.

Anima zaitezte liburuak hartzen!!!

Inauterietako lehenengo kopla!!!!!!!!


(Maisu, Ruanda zer da?)


Deustuko inauteriak
heldu dira jada
mozorrotu zaitezte
ta etorri abestera

Irakasle edo ikasle
egon zaitez lasai
utzi lanak aparte
ta zatoz dantzara
ez zara damutuko
hori egia da!!


Maitane Albiz (6. maila)

jueves, 22 de enero de 2009

Gure zenbatzailea

Zuok guztiok zenbatzeko...
Gure ZENBATZAILEA jarri dugu!!!!!!!!!!!!!!



Free Blog Counter

Zuok guztiok zenbatzeko...
Gure ZENBATZAILEA jarri dugu!!!!!!!!!!!!!!

Free Blog Counter

viernes, 9 de enero de 2009



Kaixo guztioi!!!!

Opor bueltan gaude, eta dagoeneko kendu ditugu Olentzero, gabon-zuhaitza eta gabon-liburuak.

Zein den gure hurrengo ekintza? Bada, zertan ari dira 5. eta 6. mailakoak buru belarri? Bai, asmatu duzue, ihauteriak laster helduko dira Deustura eta bibliotekan ospatu behar ditugu.

Iaz, adibidez, kartoizko panpin batzuk paperezko mozorroekin jantzi genituen. Baina ezin zen edozein mozorro asmatu, liburu baten pertsonaia izan behar zuen: Kika sorgina, Taro otsoz jantzita, aitonaren dantzari txikia, Bob pirata...

Komentarioetan idatzi zure ideia eta ostiraleko klubekoek onena aukeratuko dute.

Ea aurten denon artean zer asmatzen dugun!