viernes, 9 de enero de 2009



Kaixo guztioi!!!!

Opor bueltan gaude, eta dagoeneko kendu ditugu Olentzero, gabon-zuhaitza eta gabon-liburuak.

Zein den gure hurrengo ekintza? Bada, zertan ari dira 5. eta 6. mailakoak buru belarri? Bai, asmatu duzue, ihauteriak laster helduko dira Deustura eta bibliotekan ospatu behar ditugu.

Iaz, adibidez, kartoizko panpin batzuk paperezko mozorroekin jantzi genituen. Baina ezin zen edozein mozorro asmatu, liburu baten pertsonaia izan behar zuen: Kika sorgina, Taro otsoz jantzita, aitonaren dantzari txikia, Bob pirata...

Komentarioetan idatzi zure ideia eta ostiraleko klubekoek onena aukeratuko dute.

Ea aurten denon artean zer asmatzen dugun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario