lunes, 2 de marzo de 2009

3. mailakoak eta Rodariren binomio fantastikoa

3. mailakoek ipuin dotoreak asmatu dituzte, baina ez edonolakoak. Ipuinak asmatzeko teknika bat erabili dugu: Gianni Rodariren binomio fantastikoak. Ume batek hitz bat esaten zuen bibliotekariaren belarrian eta beste ume batek beste bat. Honela inork ez zekien zein hitz ateratzen ziren biak batera entzun arte! Orduan, denon artean oraingoan, esaldi bat osatzen genuen bi hitzekin ipuin guztien izenburua bezala erabiltzeko.


3. C-koek: umea eta kotxea esan zuten eta denon artean "XXXXXXXX eta kotxe miresagarriaren misterioa" ipini genuen. Ipuin guztiak entzun eta gero, hau aukeratu genuen:

Felix eta auto miresgarriaren misterioa

Bazen behin Felix umea ilargira iritsi nahi zuena baina ez zekien nola egin ahal zuen. Gauez beti geratzen zen ilargira begiratzen. Egun batean, izar iheskor bat pasatzen ikusi zuen eta nahi bat eskatu zion: ilargira joatea.


Beste egun batean bere etxeko garajera joan zen. han auto bat zegoen. Oso auto polita zen baina pixka bat zahar eta bat-batean martxan jarri zen. Feliz harrituta geratu zen Mendi tontor bateraino iritsi zen. Gero hondartza batera. Han itsasontzi bihurtu zen eta uretara sartu zen. uharte batera heldu zen, orduan konturatu zen autoa miresgarria zela. Bat-batean kohete bihurtu zen eta ilargirantz abiatu zen. Oso pozik zegoen Felix bere nahia bete zelako. Eta abentura gehiago pasatu zuten.

Xabier Paz

"Eta ekaitzak baloia ekarri zigun"

Baziren behin hiru neska, Nuria, Sara eta Leire deitzen zirenak. Parkera joan nahi zuten baina hiru nesken gurasoek ez zieten utzi ekaitza zegoelako. Sarak Nuria eta Leireri deitu egin zien ea bere etxera joan nahi zuten . Haien gurasoek baitz esan zuten eta Nuria eta Leire batera joan ziren Sararen etxera.

Heldu zirenean jolasten hasi ziren. Pixka bat geroago zarata arraro bat entzun zuten. Portalera jaitsi ziren eta ekaitza zegoen. Hiru baloi jaitsi ziren. Begiratzen jarraitu zuten eta, azkenean, mutil bat ikusi zuten. Roberto zen balioak botatzen ari zena. Hiru neskak Robertorengana joan ziren eta hauxe esan zioten: Zer egiten duzu hemen? Eta hauxe erantzun zuen Robertok: aspertzen nintzen eta txantxa bat egin nahi nuen.


Azkenean hiru neskak eta Roberto Sararen etxera joan ziren jolastera.


Leire Juarros 3. A


Xirripin eta baloi majikoa

Bazen behin baloi majiko bat. Baloiari ezin zitzaion eman. Zergatik? Ematera zindoazenean eskumarantza edo ezkerrantza zihoan.

Egun baten Xirripinek futbolean jolastea erabaki zuen. Baina ez zekien jolasten. Praktikatzen hasi zen. Urte bat geroago bazekien jolasten.

Azkenean Xirripinek baloi majikoarekin jolastu zuen eta baloia ez zihoan eskumara ez ezkerrera.

Iñigo Arrasate 3. B




4 comentarios:

  1. Ez dago txarto, baina hurrengoan ea lan handiagoa egiten duzuen!!!

    Neva

    ResponderEliminar
  2. Kaixo liburuzaleak:
    Asko gustatzen zait zuen bloga.
    Gero eta lan hobea egiten zabiltzate.
    Horrela jarraitu!!!
    ZORIONAK xD!!!

    ResponderEliminar
  3. Oso ipuin politak dira!! Lan handia egiten ari zarete!! Zorionak!!
    Besarkada handi bat,
    Cova

    ResponderEliminar
  4. AMAIA: me ha gustado mucho los dos libros pero me pareció más interesante el de "EL ROBO DE LAS MENINAS". La escritora parecía maja aunque hablaba mucho.

    ResponderEliminar