martes, 20 de abril de 2010
Patxi Zubizarreta
Naroa: Patxi oso jatorra izan da, liburua oso miresgarria izan da. Liburu bat zelan idazten da kontatu digu eta esan digu lehenengo eskema bat egiten duela, gero eskuz idazten du berdez umeentzako eta urdin ilunaz helduentzako. Ibaizabal argitaletxeko bat etorri da berarekin.
Maite: oso mutil jatorra iruditu zait eta istorio asko kontatu digu. Marraztuidazu gutun bat, Usoa eta Ostiraleko opila liburuak irakurrita ditut. Gainera egunkariko argazki bat erakutsi eta bertan munduko gizonik altuena ikusten zen. Berak horrekin pentsatu zuen Xia Tenzin mutil erraldoia asmatzerakoan. Postal batean neska gazte bat agertzen zen ume txiki bat bizkarrean eramaten eta berarentzat horiek dira Jentzi eta Xia.
Naia: oso ondo azaltzen ditu bere gertakizunak, berak idazten dituen liburu interesgarriak dira, adibidez Xia eta Usoa. Kontatu digu bera ospitalean zegoenean esan zion bere aitak ea etxera joan zitekeen eta berak baietz esan zion baina aita joan bezain laster, negarrez hasi zen. Aitak atea zabaldu zuen eta, horrela ikusita, berarekin gelditzea erabaki zuen. Orduan “Paularen zazpi gauak” liburua asmatu zuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario