viernes, 21 de mayo de 2010

Xabier Mendiguren 5. mailakoekin

Gaur Bidarte Udal Liburutegian Xabier Mendigurenekin egon gara bere liburua, Miss Txatarra, irakurri eta gero. Gauza pilo bat kontatu digu:

- "Erreztasun pizka bat daukat istorioak asmatzeko" (Guri pixka bat baino gehiago daukala iruditu zaigu).

- Liburu bat idazteko hiru baldintza behar dira: asko irakurtzea, hizkuntza menperatzea eta irudimena izatea.

- Bere adineko jende asko drogagatik hil dela eta horregatik gaia atera du liburu honetan.

- Txikitatik nagusitara izan nahi duzun lanbidea aldatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario