Gabonetan, 6. mailakoek Harresi Handirantz liburua irakurri zuten. Orokorrean gustukoa izan zuten eta Rama protagonistari bezala gertatu zitzaien: hasieran aspergarriak egiten ziren ipuinak, gero eta atsegin handiagoz irakurtzen zituzten.
Urtarrilaren 21ean idazlearen bisitaz eta bere argazkietaz gozatzeko aukera izan genuen. Komentario batzuk:
- Rama eta Sita benetako pertsonak izatea eta haien argazkiak ikustea harrigarria izan zen!
- Jonek berak hainbest bidaiak eginda izatea, zelako zortea!
- Pakistaneko kamioiak oso dotoreak dira.
- Idazlea izanda, txikitan ez zitzaion ez irakurtzea ez idaztea gustatzen.
- Niri liburuaren metafora gustatu zait: dirua ez da dena.
- Jonek bizikletaz eta bakarrik basamortua zeharkatzea.
- Tximinoaren argazkia oso barregarria izan da.
Oso idazlea zabala eta hurbila iruditu zaie, baita hitzaldia eta gero, berehala hurbiltzen zen ikasleengana galderak egiten. Horrela aurkeztu zioten haien desadostasun handiena: Zelan da posiblea guraso batzuk haien 13 urteko semeari horrelako bidaia luze eta arriskutsua egiteko baimena ematea? Horretan ere, India oso desberdina omen da...
No hay comentarios:
Publicar un comentario