jueves, 26 de mayo de 2016

KARLISTEN ALTXORRA - Gaizka Arostegi



Maiatzaren 20an 6. mailakook Bidarte Liburutegira joan ginen solasaldi dialogikoan irakurritako Karlisten altxorra liburuaren idazlea ezagutzera.
Berarentzat idaztea plazer handia da; gero jendeak irakurtzen badu, hobe. Bere gustuko idazlea bat Julio Cortázar da eta gehien gustatu zaion liburua La conjura de los necios.
Gure artean idaztea gustuko dutenek aholkua eskatu ziotenean, lehenengo-lehenengo asko irakurri behar dutela esan zuen eta gero idatzi eta idatzi. Idazteko asko entrenatu behar da bere ustez.
Urrian bere liburu berria argitaratuko da: Nerbioi zinemako sekretua.



1 comentario:

  1. Oso topaketa interesgarria izan zen,benetan. Gaizka idazten difrutatzen duela argi geratu zen.
    Neva

    ResponderEliminar