martes, 24 de noviembre de 2020

Ata Pank eta Ate Punky

 Gaur aukera paregabea izan dugu: Bernardo Atxaga eta Mikel Valverde ezagutzea! 

Haien azkenengo liburua aurkeztu dute: Ate Pank eta Ate Punky. Bidarteko biblioteka kazetariz bete da eta guk itxaron behar izan dugu... luze... baina merezi izan du! 
Bernardo kafe-idazlea da eta Mikel mandarina-idazle/marrazkilari, horiek dira haien "gasolina".
Bernardo hasi zen istorioak asmatzen eskolara joan-etorrietan, egunero 16 km. egiten zuen bizikletaz! Mikel gazte konturatu zen hobeto pasatzen zuela marrazkiak egiten futbolean jolasten baino, atera kontuak! Hori bai, biek esan dute behin eta berriro idatzi eta marraztu egin behar dela ondo egin nahi baduzu.
Bernardo Laia Aberasturiren lehenengo liburua irakurtzeko zain utzi dugu...




No hay comentarios:

Publicar un comentario