viernes, 3 de diciembre de 2021

  Iaz Pamiela argitaletxeak oso gonbidapen berezia luzatu zigun: Bernardo Atxagaren haurrentzako liburu berriaren aurkezpenean parte hartzeko (blogen beherago). Hain ondo portatu ginenez, abenduaren 1ean Ata Panken eta Ate Punkyren abentura berriak ezagutzeko aukera izan genuen. Desioa da liburu berrien izenburua, ahate bihurriei txoriak ikusten bururatzen zaien desioa, hain zuzen ere. 
  Migrazioa zer den galdetu zuen Bernardok eta batzuk oso ondo erantzun ere! Gure desioak ere kontatzeko aukera izan genuen. Ezetz asmatuko zeintzuk aipatu ziren... Albaitaria izatea, marrazkilaria, idazlea..., bai, futbolaria ere, noski. Entzun zen desiorik bitxiena: nire lagun guztiek ni maitatzea. Bernardoren erantzuna: hori da guzti-guztiok nahi duguna. Eta gu guztiz ados gaude!

No hay comentarios:

Publicar un comentario